Ikerketa lerroak
Haur eta nerabeentzat interneteko aukerak eta arriskuak
Ikerketa-ildo honen ardatza da adingabeek Interneten dituzten aukerei, arriskuei eta segurtasunari buruzko ezagutza hobetzea. Hainbat ikerketa-metodo erabiltzen dira haurrek eta nerabeek interneten dituzten esperientziak ezagutzeko, beraiek ardatz dituen ikuspegi batetik, eta eragile nazional eta europar batzuen ekarpenak ere jasotzen direla.
Eskola-inguruneak eta IKTak
Ikastetxeak leku pribilegiatuak izan daitezke alfabetizazio digitalean eta adingabeek IKTei ematen dieten erabileraren bitartekaritzan. Alfabetizazio mediatikoa gero eta beharrezkoagoa da, gero eta digitalizatuagoa dagoen gizarte-ingurune batean, ez bakarrik teknologiak behar bezala erabiltzeko, baita horien bidez gizartean aktiboki parte hartzeko ere. Gainera, eskola-ingurunean IKTen erabilera osasungarriak ingurune digitaleko bizikidetza hobetzen laguntzen du.
Familiak konbergentzia digitalean
Gaur egun inguruan ditugun gailu teknologiko gehienak ez ziren existitzen gaurko gurasoak haurrak zirenean. Horregatik, familiek ez dute jardunbide egokien erreferentziarik edo adibiderik seme-alaben online jarduera gainbegiratu, orientatu eta lagundu nahi dutenean. Gure ikerketaren ildo honek ebidentziak ematen ditu familiek adingabeen online jardueraren ardura nola hartzen duten jakiteko.