SIC-SPAIN 2.0 (2021)
Europar Batasunak CEF Telecom Call - Safer Internet (CEF-TC-2020-1) deialdiaren bidez kofinantzatutako Safer Internet Centre-Spain proiektuak jarraipena ematen dio Internet Segura for Kids (IS4K) zentroak ematen duen zerbitzuari, eta, berriz ere, partzuergoan bilduta, lankidetza publiko-pribaturako plataforma bat da, Interneten erabilera segurua sustatzeko. Gure ikerketa-taldeak proiektu honetan egiten duen ekarpena Lehen Hezkuntzako irakasleen artean ikerketa prospektibo bat egitean datza, lau alderdi nagusitan zentratuta: IKTen erabilera, gaitasun digitalak, ikasleen online bitartekaritza-ohiturak eta lantokietan dagoen azpiegitura digitala.