Net Children Go Mobile (2012-2014)
Ikerketa multinazionaleko proiektu honek haurrentzako Internet mugikorraren sarbidea, erabilera, arriskuak eta aukerak aztertu zituen. Internetera gailu mugikorren bidez sartzearekin lotutako online arriskuen eraginari eta izaerari buruzko datu fidagarri eta konparagarriak bilatzen ziren, online arrisku generikoekin alderatuta. Belgika, Irlanda, Errumania, Danimarka, Italia, Espainia, Alemania, Portugal eta Erresuma Batuko 9 eta 16 urte bitarteko haurren erabilerak, trebetasunak eta parte-hartzea aztertu ziren. Landa-lana inkesta eta diseinu kualitatibo batez osatu zen, haur eta nerabeei egindako elkarrizketetan eta focus group delakoetan oinarrituta.