Eduki publikatzailea

Programa

I. MODULUA: ETIKA ASISTENTZIALEAN OINARRIAK

Koordinatzailea: Mikel Torres

Kredituak: 4 ECTS

Gaitasun zehatzak

  1. Oinarri etiko deontologiko eta teologiko klasikoak identifikatzeko gai izatea; hau da, arreta sanitarioan eta gizarte esku hartzean historikoki profesionalen eta erakundeen betebeharrak zehaztu dituztenak: naturalismoa, autonomismoa, justiziaren etika, bertutearen etika, komunitarismoa; utilitarismoa.
  2. Arreta sanitarioan eta gizarte esku hartze eredu pertsonalizatuan oinarri horiek eskubideen eredu baterako dituzten mugak aurkitzeko gai izatea.
  3. Ikuspuntu deontologikoaren osagarri izan daitezkeen oinarri garaikideak zehazteko gai izatea, arretan tratu egokia emateko proposamen baterako: zaintzaren etika, gaitasunen ikuspegia, funtzionamendu seguruen ikuspegia, aitortzaren etikak, erantzukizunaren etika.

Irakasgaiak

  • Ikuskera orokorra eta ikuspuntu teleologikoa.
  • Justiziaren bertutea, oinarri etikoa.
  • Ikuspuntu deontologikoa eta ikuspuntu teleologikoarekin giltzadura.
  • Gaur eguneko ikuspuntu berriak.
  • Dibertsitatearen eredua.

Irakasleak

  • Aranguren, Edurne. Antropologia Soziokulturalean doktorea, Soziologia eta Gizarte Langintza Saila, UPV/EHU
  • Arrieta, Ion. Filosofian doktorea- Filosofia Saila, UPV/EHU
  • Basagoiti, Arantza. Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Irakasle Laguntzailea, UPV/EHU
  • Goikoetxea, María Jesús. Giza Eskubidetan doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
  • Bizkaiko Eskuhartze Sozialerako Etika Batzordea
  • Torres Aldave, Mikel. Filosofian doktorea. Filosofia Saila, UPV/EHU

II. MODULUA: ARRETA SOZIOSANITARIOA

Koordinatzailea: Lourdes Zurbanobeaskoetxea

Kredituak: 3.5 ECTS

Gaitasun zehatzak

  1. Arlo sozial, sanitario eta soziosanitarioan pertsonek dituzten eskubideak identifikatzeko gai izatea.
  2. EAEko laguntza egitura sanitarioa, soziala eta soziosanitarioa zehazteko gai izatea.
  3. Arlo soziosanitarioaren eta printzipio etiko eta estrategikoen ezagutzan sakontzeko gai izatea, baita EAEn garatutako politika soziosanitarioak ezagutzea ere.
  4. Laguntza harreman ereduak sakon ezagutzeko gai izatea, paternalismotik pertsonan oinarritutako arretaraino, baita autonomiaren agerpena ere harreman horietan.

Irakasgaiak

  • Osasun, gizarte eta soziosanitario arloko sorospenaren egitura.  
  • Osasun, gizarte eta soziosanitario arloko sorospenerako egitura.
  • Politika soziosanitarioak.
  • Sorospen harremana eta arreta ereduak.

Irakasleak

  • Goikoetxea, María Jesús. Giza Eskubidetan doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Bizkaiko Eskuhartze Sozialerako Etika Batzordea
  • Hernanz, Margarita. UAMetik Medikuntza eta Kirurgian doktorea. Mediku psikiatra. Arabako Osasun Mentaleko Etikako Batzordea
  • Izaola Argueso, Amaia. Soziologian doktorea. Soziologia eta Gizarte Langintza Saila, UPV/EHU
  • Quintas Díez, José Luis. Medikua. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza. Euskadiko Etika Batzordetako Komisio Soziosanitarioa
  • Seoane, José Antonio. Zuzenbidearen Filosofian Katedraduna. Koruñako Unibertsitatea
  • Zurbanobeaskoetxea, Lourdes. Medikua. Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzua. Bizkaiko Foru Aldundia. Bizkaiko Eskuhartze Sozialerako Etika Batzordea

III. MODULUA: ERAKUNDEEN ETIKA ETA IKERKETAREN ETIKA

Koordinatzailea: Amaia Izaola

Kredituak: 4 ECTS

Gaitasun zehatzak

  1. Erakundeetan eta antolakuntzetan justizia kontzeptua ezagutzeko eta horren gainean hausnartzeko gai izatea.
  2. Enpresek eta antolakuntzek etika eta gobernantzaren arloan garatutako alderdiak ezagutzeko gai izatea.
  3. Antolakuntza sanitario, sozial eta soziosanitarioen kalitate ereduak zehazteko gai izatea.
  4. Kide anitzeko antolakuntzak, batzorde deontologikoak eta auditoria etikoak erakundeen kalitatea hobetzeko tresna gisa identifikatzeko gai izatea.
  5. Alderdi etikoen garrantziaz jabetzea ikerketak gizakiekin, haien laginekin edo haien datuekin egiten direnean; eta jarduera etikoen printzipioak txertatzea.
  6. Ikerketako Etika Batzordeen eginkizunak eta haien ebaluazio prozedurak ezagutzea.

Irakasgaiak

  • Etika genero ikuskeratik. Antropologiatik begirada bat. .
  • Deontologia: elkargoen antolakuntzak eta kode deontologikoak.  
  • Kasu metodologia 
  • Osasun, gizarte eta soziosanitarioan arretaren etikaren metodologia. 
  • Ikerketa soziosanitarioaren etika.
  • Eskuhartze sozialean etika batzordeak, eta sorospen batzordeak.
  • Justizia eta erakunde eta antolakuntza sozialak, osasunekoak eta soziosanitarioak. 

Irakasleak

  • Argote, Brígida. Erizaina. Lakua Zaharren Egoitza. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea. Arabako Eskuhartze Sozialerako Etika Batzordea
  • Cantero, Boni. Gizarte Langilea. Gizarte Politiken Atala. Vitoria-Gasteizeko Udala. Arabako Eskuhartze Sozialerako Etika Batzordea
  • Díaz Pérez, Beatriz. Kalitate eta Ikuskaritza Zerbitzua. Gizarte Ongizateko Saila. Asturias. Asturiaseko Eskuhartze Sozialerako Etika Batzordea
  • Fernández de Labastida, Ixone. Antropologian doktorea. Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saila, UPV/EHU
  • Izaola Argüeso, Amaia. Soziologian doktorea. Soziologia eta Gizarte Langintza Saila, UPV/EHU
  • López-Abadía, Isabel. Medikuntzan doktorea . Medikuntza eta Kirurgia Espezialitateak Saila, UPV/EHU
  • Quintas, Pepe. Médico. Medikua. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza. Euskadiko Etika Batzordetako. Komisio Soziosanitarioa

IV. MODULUA: DELIBERAZIORAKO PROZEDURAK ETA JARRERAK ETIKA SOZIOSANITARIOAN

Koordinatzailea: Brígida Argote

Kredituak: 8.5 ECTS

Gaitasun zehatzak

  1. Laguntza sanitarioan, sozialean eta soziosanitarioan sortzen diren gatazka etikoak konpontzeko ikaslearen gaitasuna garatzea eta tresnak ematea, kasuen ebazpenean eztabaidaren metodologia prozedura aplikatuta.
  2. Etika batzordeen funtzionamendua ezagutzea eta profesionalak horietan parte hartzeko prestatzea.
  3. Deliberaziorako eta erabakiak hartzeko gaitasunak eta trebetasunak garatzea, jardun profesionalean sortzen diren arazo etikoetan.
  4. Askatasunaren eta autonomiaren kontzeptuak ezagutzeko gai izatea filosofia, zuzenbide eta etikaren ikuspegitik.
  5. Erabakiak hartzeko pertsonen gaitasuna baloratzen ikastea, harreman soziosanitarioen arloan.
  6. Konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala bermatzeko gai izatea, erabilitako informazioaren pribatutasuna gordez.
  7. Jarduera etikoak barneratzeko gai izatea erabakiak hartzeko ahalmen juridikoa ez duten pertsonengan.
  8. Erabakiak hartzean pertsonen parte hartzea sustatzeko gaitasuna garatzea arlo sozialean, sanitarioan eta soziosanitarioan.
  9. Gatazka etikoak konpontzeko deliberazio metodoa aplikatzeko gai izatea haurtzaroan eta nerabezaroan, helduaroan eta zahartzaroan.
  10. Printzipio eta balio etikoak aplikatzeko gaitasuna garatzea, buru nahasmena duten pertsonen, haien familien eta gizarte inguruaren arreta sozial, sanitario eta soziosanitarioaren esparruan sortutako gatazketan.

Irakasgaiak

  • Informazioa, oneritzi informatua.
  • Konfidentzialtasuna, intimitatea eta pribatutasuna.
  • Ahalmena eta autonomía.
  • Osasun mentalarekin harremana duten gatazka etikoak.
  • Bitzitzaren hasiera, adingabekoak eta nerabeekin harremana duten gatazka etikoak.
  • Erakunde soziosanitarioetan buru nahaste larriak eta pertsona nagusiekin harremana duten gatazka etikoak, eta talde zaurkorren arazo zehatzak. Kulturartekotasuna, genero biolentzia, pobrezia. 
  • Aurretiko borondateak eta biziaren amaierarekin harremana duten gatazka etikoak.
  • Espiritualtasuna eta dolua.

Irakasleak

  • Argote, Brígida. Erizaina. Lakua Zaharren Egoitza. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea. Arabako Eskuhartze Sozialerako Etika Batzordea
  • Bacigalupe, María Teresa. Medikua. Kalitate Zuzendaritza. Osakidetza. Araba ESIko Sorospenerako Etika Batzordea
  • Cantero, Boni. Gizarte Langilea. Gizarte Politiken Atala. Vitoria-Gasteizeko Udala
  • Arabako Eskuhartze Sozialerako Etika Batzordea
  • Gómez Cañedo, Julio. Medikua. Zainketa Aringarrien Unitatea. Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIa
  • Hernanz, Margarita. UAMetik Medikuntza eta Kirurgian doktorea. Mediku psikiatra. Arabako Osasun Mentaleko Etikako Batzordea
  • Pérez Echarri, Maite. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Nafarroak Arreta Sozialerako Etika Batzordea
  • Román Maestre, Begoña. Filosofian doktorea. Etikako irakaslea. Bartzelonako Unibertsitatea
  • Santander Cartagena, Fernando. Mediku psikiatra. Arabako Osasun Mentaleko sarea, Osakidetza. Arabako Osasun Mentaleko Sorospenerako Etika Batzordea
  • Saralegui Reta, Iñaki. UPV/EHUetik Medikuntzan doktorea. Medikua, Zainketa Aringarrien Unitatea. Araba ESI. Araba ESIko Sorospenerako Etika Batzordea

V. MODULUA: IKERKETA MODULUA

Kredituak

  • Metodologia modulua (2 ECTS)
  • Posgradu Amaierako Lana (8 ECTS)

Lortzeko modua

Lana egiteko prestakuntza mintegietan parte hartzea eta Posgradu Amaierako Lana burutu eta defendatu.

Gaitasun zehatzak

  1. Espazio soziosanitarioaren ulermen sistematikoa erakusteko gai izatea, ideia berri eta konplexuen analisi kritikoa, ebaluazioa eta sintesia eginez.
  2. Ikerketa prozesu bat abiaraztea, arazoak planteatzea eta esparru teorikoetan kokatzea, helburuak eta aurreikusitako emaitzak definitzea, horiek betetzeko metodologia zehaztea, emaitzak lortzea, eta proposamenak egitea.
  3. Ikerketa eta azterketen emaitzak eskumen arloetara transferitzeko gai izatea, konponbide eta ideia berriak emateko.
  4. Ikerketarako datuak analizatzeko teknikak ezagutzea, baita lan akademikoak eta zientifikoak idatzi eta aurkezteko teknikak ere.

Irakasleak

  • Bergantiños, Noemi. Zientzia Politikoan doktorea. Soziologia eta Gizarte Langintza Saila, UPV/EHU
  • Izaola, Amaia. Soziologian doktorea. Soziologia eta Gizarte Langintza Saila, UPV/EHU