Prezioa eta laguntza ekonomikoak
Etika soziosanitarioko unibertsitate espezialista tituluak Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuetako Sailaren eta Osasun Sailaren laguntza ekonomikoak jasotzen ditu.
Hori dela eta, graduondoko honetan kalitate oso handiko prestakuntza eskaintzen dugu prezio egokian.
Ikastaroak 30 kreditu ditu, kreditu bakoitzak 50 euro balio ditu, eta graduondokoak, guztira, 1.500 euro.