Helburuak eta gaitasunak
Helburuak hauek dira:
- Arreta soziosanitarioaren kultura bat eraikitzea eta txertatzea, prestakuntza, ikerketa eta kalitatezko kudeaketa berritzailea oinarri hartuta.
- Osotasun, duintasun eta herritartasun printzipioekin konprometitutako pertsonak prestatzea.
- Etika batzordeen erronkari heltzea, arlo soziosanitarioaren garapenerako baliabide eraginkor gisa.
Honako gaitasun hauek bultzatzen ditu:
KO1: Eremu soziosanitarioaren ulermen sistematikoa eta hura aztertzeko trebetasunak menderatzen direla erakustea.
KO2: Arazo konplexuei erantzun ahal izateko ideia berri eta sortzaileen analisi kritikoa, ebaluazioa eta sintesia egitea.
KO3: Jakintzak integratzeko eta iritziak emateko konplexutasunari aurre egiteko gai izatea, informazio osatugabea edo mugatua izanik, bere jakintzak eta iritziak genero-ikuspegitik aplikatzearekin lotutako erantzukizun sozial eta etikoei buruzko hausnarketak barne hartzen dituen informazio batetik abiatuta.
KO4: Eskuratutako ezagutzak aplikatzen jakitea eta arazoak ingurune berrietan edo ezezagunetan konpontzeko gai izatea, arreta soziosanitarioarekin lotutako testuinguru zabalagoetan (edo diziplina anitzekoetan).
KO5: Bere azterlanen ondorioen oinarri diren azken ezagutzak eta arrazoiak argi eta anbiguotasunik gabe komunikatzen jakitea publiko espezializatu bati zein ez-espezializatu bati.
KO6: Etengabeko ikaskuntza, autobideratua eta autonomoa ahalbidetzen duten ikaskuntza-trebetasunak eskuratzea.