Ebaluazio prozedura
Bertaratzea
Eskolak %80an jarraitu beharko dira.
Ebaluazioa eta kalifikazioa
Ikasleek modu aktiboan parte hartu beharko dute irakaskuntzan, eta esleitzen zaizkien lanak eta/edo zereginak epe barruan aurkeztu beharko dituzte.
Lan eta zeregin horiek GAI, EZ-GAI eta EZ AURKEZTUTZAT joko dira, eta irakasle arduradunek "bikaintzat" jo ahal izango dituzte.
Ebaluazio-modalitateak bat etorriko dira lortu beharreko tituluarekin:
• Moduluei dagozkien lanak gainditu ondoren, ikasleek unibertsitate-adituaren titulua lortuko dute.
• Unibertsitateko espezialistaren titulua lortzeko, moduluei dagozkien lanez gain, ikerketa-lan bat aurkeztu beharko da (Graduondoko Amaierako Lana).
Graduondoko amaierako lanaren kalifikazioa ere GAI, EZ-GAI eta BIKAINTASUNEZ GAI izango da, eta hori ebaluatzea epaimahaiari dagokio, defentsaren ondoren.