Aginte-mahaia
Identifikatu ostean, “Aginte-mahaia” izeneko orrialdea zabaltzen da. Orrialde pertsonala da eta bertara erabiltzaileak soilik dauka sarbidea.
Ondoren, seinalatutako atal bakoitzak dituen aukerak azaltzen dira:
- Erabiltzailearen nabigazio menua. Profil-orria, kontuaren ezarpenak, lege-oharrak, jakinarazpenei buruzko aukerak eta sistematik irteteko esteka. Profilaren irudiaren gainean sakatuz gero ere, profil-orrira bideratzen du.
- Menu nagusia. Aplikazioan dauden beste orrialde guztietara sarbidea ahalbidetzen du, lau ataletan banatzen dira:
- Aginte-panela. Hasierako aurkezpen orrira bueltatzeko.
- Edukia. Informazio pertsonala editatu, fitxategiak gorde eta antolatu eta egunkarian sarrerak gehi daitezke.
- Nire portfolioa. Orriak eta orri bildumak sortu eta argitaratzeko.
- Taldeak. Norbere taldeak sortu eta kide egin edo gonbidatu zaituzten beste taldeetan parte hartu. Eskuliburu orokor honetan ez da atal honi buruz sakontzen.
- Online erabiltzaileak blokea. Momentuan (azken 10 minutuetan) aktibo edo jardunean dauden erabiltzaileak erakusten ditu.
- Arbela. Jarduera egin berrietako elementu nabariak erakusten duten blokeek osatzen dute. “Editatu” botoian sakatuz gero, blokeak gehitu, ezabatu edo haien antolakuntza aldatzeko aukera dago.