eCampus-Home

eGelaPI: UPV/EHU kanpoko pertsonak* .csv bidez matrikulatzea

Multzokako matrikulazioa CSVtik

Funtzionalitate berri bat ezarri da eGelaPIn, UPV/EHU kanpoko pertsonak .csv bidez matrikulatu ahal izateko (ikusi honekin batera doan eskuliburuko 8. orrialdeko “Multzokako matrikulazioa CSVtik” atala). 

* RedIris edo EDUGAINen federatutako erakundeetako batetako posta elektroniko korporatiboa duten pertsonak soilik matrikulatu ahal izango direla era honetan. Hemen kontsulta dezakezu federatutako erakundeen zerrenda.  

Erakunde federatu batetako kideren batek aurretik UPV/EHUko BESTEAK erabiltzaileren bat izan badu, informazio guztia identitate berrian txertatu eta ezer ez galtzeko doikuntza bat egin behar izango dute informatikariek.  Kasu horietan, ecampus@ehu.eus era  jakinarazi beharko zaio honako hauek adieraziz: NAN, izen-deiturak, lehenago erabilitako “Besteak” posta elektronikoa eta jatorrizko erakundearen posta elektroniko korporatiboa (informazio hori dagoeneko eCampusera helarazi bada, ez da berriro bidali behar). 

eGelaPI ikastaro batean matrikulatu ondoren, pertsona horiek beren jatorrizko erakundeetan erabiltzen dituzten egiaztagiriekin zuzenean sartu ahal izango dira, “Kanpoko kontua” sarbidea erabiliz (ikus erantsitako eskuliburuko 3. orrialdeko “Zerbitzurako sarbidea” atala). 

* Federatuak  EZ diren erakundeetako kideentzat, “BESTEAK” kontua sortu behar da GAURetik. 

Deialdi irekiak

Berriak - eCampus

Euskal Herriko Unibertsitatea unibertsitate interaktiboenen Top 10ean

Lehenengo argitaratze data: 2022/06/08

2021-2022an, ikasleen bizitza modu dramatikoan aldatu zuen krisiaren hasieran, goi-mailako hezkuntzako erakundeek erronka handiago bati aurre egin behar izan zioten: ikasleei rol aktiboagoa ematea beren ikaskuntzaren barruan. Erronka hau ikasleak ikasgelan aktiboago eta konprometituago bihurtuz hasten da.

Euskal Herriko Unibertsitateak, eGela/eGelaPIko gela birtualen bidez, Wooclap eskaintzen die irakasleei 2021eko martxotik. 17 galdera interaktibo baino gehiagorekin, tresna honek aukera ematen die Stanislas Dehaeneren ikaskuntzaren lau zutabeak ezartzeko: ikaslearen arreta bereganatzea, entzuleen konpromiso aktiboa piztea, akatsen gaineko feedbacka ematea eta eskuratutako ezagutza finkatzea.

Pedagogia aktiboagoa lortzeko talde-konpromiso horrek emaitzak eman ditu dagoeneko: 2021-2022 ikasturtean, Euskal Herriko Unibertsitatea 5. da Espainiako goi-mailako hezkuntza-erakunde interaktiboenen zerrendan!

Sailkapenean lortutako postuak gure irakasleen dedikazio nekaezina aitortzen du, hauek krisialdian eta krisiaren ondoren beren irakaskuntza-metodoak egokitu baitituzte.

Ezagutu sailkapen osoa esteka honetan: Espainiako unibertsitate interaktiboenen Top 10a!