eCampus-Home

eGelaPI: UPV/EHU kanpoko pertsonak* .csv bidez matrikulatzea

Multzokako matrikulazioa CSVtik

Funtzionalitate berri bat ezarri da eGelaPIn, UPV/EHU kanpoko pertsonak .csv bidez matrikulatu ahal izateko (ikusi honekin batera doan eskuliburuko 8. orrialdeko “Multzokako matrikulazioa CSVtik” atala). 

* RedIris edo EDUGAINen federatutako erakundeetako batetako posta elektroniko korporatiboa duten pertsonak soilik matrikulatu ahal izango direla era honetan. Hemen kontsulta dezakezu federatutako erakundeen zerrenda.  

Erakunde federatu batetako kideren batek aurretik UPV/EHUko BESTEAK erabiltzaileren bat izan badu, informazio guztia identitate berrian txertatu eta ezer ez galtzeko doikuntza bat egin behar izango dute informatikariek.  Kasu horietan, ecampus@ehu.eus era  jakinarazi beharko zaio honako hauek adieraziz: NAN, izen-deiturak, lehenago erabilitako “Besteak” posta elektronikoa eta jatorrizko erakundearen posta elektroniko korporatiboa (informazio hori dagoeneko eCampusera helarazi bada, ez da berriro bidali behar). 

eGelaPI ikastaro batean matrikulatu ondoren, pertsona horiek beren jatorrizko erakundeetan erabiltzen dituzten egiaztagiriekin zuzenean sartu ahal izango dira, “Kanpoko kontua” sarbidea erabiliz (ikus erantsitako eskuliburuko 3. orrialdeko “Zerbitzurako sarbidea” atala). 

* Federatuak  EZ diren erakundeetako kideentzat, “BESTEAK” kontua sortu behar da GAURetik. 

Deialdi irekiak

Berriak - eCampus

AA hitzaldia: Adimen Artifizialak unibertsitateko irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan eskaintzen dituen aukerak

Lehenengo argitaratze data: 2024/05/31

Adimen Artifizialaren arloan gertatzen ari diren etengabeko aurrerapenek zuzeneko inpaktua dute eta izango dute gure jarduera akademikoan. Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko Errektoreordeak gai hori irakaskuntzaren ikuspegitik lantzeko, ikasgeletako erabilerari zein ikasleen ebaluazioari dagokienez, ekainaren 6rako saioa antolatu du.

“Adimen Artifizialak unibertsitateko irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan eskaintzen dituen aukerak” izenburua izango du saioak, eta honako gaiez hitz egingo dugu:

  • Adimen Artifiziala eta ikaskuntza prozesuak
  • Goi mailako hezkuntzan erabiltzeko estrategiak
  • Arriskuak eta aukerak

Bi saio egingo dira bideokonferentzia bidez, bata gaztelaniaz (09:30etik 11:30era) eta bestea euskaraz (12:00etatik 14:00etara). Izena emateko, sartu esteka honetan.

Saioak informazio/prestakuntza izaera izango du, eta ez da bertaratze ziurtagiririk igorriko. Saioko edukia eskuratzea errazteko, saioa grabatu egingo da eta bide honetatik bidaliko da esteka, hala nahi duten UPV/EHUko pertsonek kontsultatu ahal izateko. Ez da beharrezkoa saioan izena ematea grabaketa eskuratzeko.