Ikasleek maiz egindako galderak
- 1. Zertzuk baldintzak bete behar ditut eGelako erabiltzaile izateko?
- 2. Zer da irakasgai bateko ikastaldea GAUR aplikazioan?
- 3. Nola identifika naiteke eGelan?
- 4. Nola eskatu ahal dut alta eGelako ikasgeletan?
- 5. Eskatua dut ikastalde/irakasgaiaren aldaketa. Zerbait egin behar al dut eGelako lehengo ikasgela desagertu eta berria ager dakidan?
- 6. Nire matrikula zuzen dago baina ez zait agertzen irakasgaia eGelako nire ikastaroen zerrendan.
- 7. Nire matrikula zuzen dago baina nire ikastaroen zerrendan agertzen den irakasgaia irakasgai bereko beste ikastalde bati dagokio.
- 8. Nire ikasgelako kideek sarbidea dute ikasgela birtualera; nik, ordea, ez.
- 9. Norengana jo behar dut ikasgela birtualera sartzerik ez badut?
- 10. Jo ahal dut unibertsitatearen Erabiltzaileentzako Zerbitzura ikasgela birtual batera sartzerik ez dudanean?
1. Zertzuk baldintzak bete behar ditut eGelako erabiltzaile izateko?
Ikasgela birtualik sortzeko eskatu duen irakasgairen bati dagokion ikastaldean matrikulatuta egon GAUR aplikazioan. Ikasgela birtuala erabiltzeko erabakia irakasgaiaren ardura duen irakasle edo irakaskuntza taldearen esku dago.
2. Zer da irakasgai bateko ikastaldea GAUR aplikazioan?
Irakasgaiaren ikastaldearen kontzeptua "ikastegia-titulazioa-irakasgaia-ikastaldea" segizioari dagokio, esaterako:
- 310_GBIOLO30_27806_01 dugu, non "310" (Zientzia eta teknologia fakultatea) ikastegiko "GBIOLO30" (Biologiako gradua) titulazioko "27806" (Fisika) irakasgaiko "01" (gaztelaniazko) ikastaldea den
- 310_GGEOLO30_27806_31 dugu, non "310" (Zientzia eta teknologia fakultatea) ikastegiko "GGEOLO30" (Geologiako gradua) titulazioko "27806" (Fisika) irakasgaiko "31" (euskarazko) ikastaldea den
Ez da, hortaz, bera biologiako graduko ikastaldea eta geologiako graduko ikastaldea, nahiz eta irakasgaia bera izan.
3. Nola identifika naiteke eGelan?
IKASLE erakunde posta erabiltzeko darabiltzazun erabiltzaile eta pasahitza berekin. Hori da LDAP deitutako erabiltzailea.
Errazago gogoratzeko IKASLE posta elektronikorako pasahitza bere garaian aldatu eta, honez gero, gogoratu ez, eskaera egin ahal duzu pasahitza birsortzeko. Honetarako, ikastegiko administratzailearengana jo behar duzu.
4. Nola eskatu ahal dut alta eGelako ikasgeletan?
Ikasleek ezin duzue altarik eskatu plataforma hauetan.
5. Eskatua dut ikastalde/irakasgaiaren aldaketa. Zerbait egin behar al dut eGelako lehengo ikasgela desagertu eta berria ager dakidan?
Ez. Matrikula egin duzuneko ikastalde berriaren ikasgela automatikoki ageriko zaizu, baldin eta halakorik bada GAUR aplikazioan zeure matrikulari dagokion ikastalderako.
6. Nire matrikula zuzen dago baina ez zait agertzen irakasgaia eGelako nire ikastaroen zerrendan.
Bitariko arrazoiak izan daitezke honetarako:
- Ikasgela hori ez da, irakasle arduradunak dagokion plataforman eratu ez duelako..
- Ikasgela sortu bat baina ez dago ikusgai ikasleentzat. Irakasleek ez beste inork jarri ahal du ikasgela ikusgai ikasleentzat. Kasu honetan, kontsulta egin behar diozu zeure irakasleari ikasgela birtualik erabiltzeko asmorik ote duen jakiteko (borondatezkoa baita) eta, halakorik sortu badu, ea eskuragarri dagoen ikasleentzat.
7. Nire matrikula zuzen dago baina nire ikastaroen zerrendan agertzen den irakasgaia irakasgai bereko beste ikastalde bati dagokio.
Hau gertatzen da irakasleek aukera dutelako ikasgela bakar batean ikastalde/irakasgai ezberdinetako ikasleak biltzeko. Eragiketa hau burutzeko, ikasgela hartara definitu beharra dute, hau da, ikasle guzti horiek bertara sartzeko moduan eta hori da zerrendan agertzen dena, nahiz beste talde batzuk ere bertan sartuta egon.
8. Nire ikasgelako kideek sarbidea dute ikasgela birtualera; nik, ordea, ez.
Seguruenik, GAUR aplikazioan beste ikastalde batean (beste gradu batean, beste ikastaldean, hots, "01" taldean eta ez zure matrikulari dagokion "02" taldean) matrikulaturik agertzen diren ikasleak izango dira.
9. Norengana jo behar dut ikasgela birtualera sartzerik ez badut?
Praktikoena da zeure irakaslearengana jo eta galdetzea:
- Ea sortua ote duen GAUR aplikazioko ikastaldea (ikastegia-titulazioa-irakasgaia-ikastaldea) zeure matrikulari dagokiona. Ikastaldea sortua badu, baieztatu hurrengo puntua.
- Ea ikasgela "ikusgai" jarri duen ikasleentzat. Defektuz, sistemak "ez ikusgai" bezala sortzen ditu ikasgelak eta irakasleek ez badute konfigurazio hau aldatzen eta "ikusgai" jartzen, ez da ikaslerik sartuko ikastalde horretara. Ikusgai badago eta ikasgela ikusten ez baduzu, baieztatu hurrengo puntua..
- Ea ikasgela barruko parte hartzaileen zerrendan agertzen zaren. Agertu ezean, irakasleak unibertsitatearen Erabiltzaileentzako Zerbitzura jo ahal du.
10. Jo ahal dut unibertsitatearen Erabiltzaileentzako Zerbitzura ikasgela birtual batera sartzerik ez dudanean?
Onena da , ezer baino lehen, ikastaldeko irakasle arduradunarengana jotzea eta, dudarik izanez gero, hobe irakaslea izan dadin unibertsitatearen Erabiltzaileentzako Zerbitzura jotzen duena, zalantzak eta gorabeherak argitzeko.