Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen Irakaskuntza Araudia
UPV/EHUko Estatutuak
17/2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuak onartzen dituena.
I. TITULUA Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea izaera eta helburuak
4. artikulua. – UPV/EHUren helburuen artean:
2. b) Premia bereziak dauzkaten pertsonak unibertsitateko kideen artean izatea.
II. TITULUA UNIBERTSITATEKO KIDEAK
V. KAPITULUA PREMIA BEREZIAK DAUZKATEN PERTSONAK
67. artikulua.– UPV/EHUk ekintzak bultzatuko ditu premia bereziak dauzkaten unibertsitateko kideek eta gainerako kideek aukera berdintasun berberak dauzkatela ziurtatzeko. Beraz, beharrezko baliabideak, informazioa, laguntza eta bitartekoak jarriko ditu premia bereziak dauzkaten pertsonen eskura
68. artikulua. –
1. – UPV/EHUk bermatu egingo die aukera berdintasuna ezintasunak dauzkaten ikasleei eta unibertsitateko gainerako kideei. Beraz, debekatu egingo du edozein diskriminazio mota eta ekintza positiboa bultzatuko du, aipatutako pertsonen parte hartzea erabatekoa eta eraginkorra izan dadin unibertsitatean.
2. – Ezintasunak dauzkaten ikasleak eta unibertsitateko gainerako kideak ezin izango dira izan diskriminatuak beren ezintasunagatik, ez zuzenean ez zeharka, unibertsitatera sartzeko prozesuan, bertan ari direnean, eta titulu akademikoak edo onartuta dauzkaten bestelakoak baliatzean.
3. – Ezintasunak dauzkaten ikasleek horrelakorik behar balute, unibertsitateko ikastegiek eta sailek esanguratsuak ez diren egokitzapen curricularrak egingo lituzkete eta ikasleen beharretara moldatutako tutoretza espezifikoak ezarriko.
4. – UPV/EHUk egokitu egin beharko du bere ingurunea, legeriak xedatutakoari jarraiki, ezintasunak dauzkaten pertsonak oztoporik gabe ibili ahal izan daitezen bertan.
5. – UPV/EHUk kontuan hartuko du ezintasunak dauzkaten pertsonei lana emateko arautegietan xedatutakoa, eta aplikatu egingo du langileak hautatu eta kontratatzean.
Hezkuntza premia bereziak dauzkaten UPV/EHUko Ikasleei Aukera berdintasuna bermatzeko Arautegia
AKORDIOA 2015eko apirilaren 30ean UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko.
Arautegi honen helburua da desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleen arretarako ekintzak arautzea, unibertsitateko gainerako kideek dituzten aukera berberak bermatuko dizkieten ikasketetarako sarbidea erraztu, ikasketak egin eta erabateko parte hartzea izateko aukera izatea unibertsitatean egongo diren bitartean.
Hurrengo informazioa aurki dezakezu:
- Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eskubideak eta erantzukizunak.
- Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuko jarduera prozedurak.
- Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera berdintasuna bermatzeko baliabideak.
- Erreklamazio prozedurak.
- Datuak babestu.
UPV/EHUko III. Inklusio Plana 2019-2022
2019ko apirilaren 11n UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua.
Ardatz desberdinetan zein helburu eta ekintzak garatuko diren jasotzen ditu, era berean, ebaluazioa prozedura adierazten da.