inf_postgrado

Desgaitasunak edo/eta hezkuntza premia bereziak dituzten Gradu ondoko ikasleen harrera

Masterretako ikasleak

Egokitzapenak eskatzeko prozedura

Desgaitasunen bat, gaixotasunen bat, nahasmenduren bat edota ikasteko zailtasun espezifikoren bat baduzu eta premia bereziak badituzu, UPV/EHUko ikasketetarako egokitzapenak eska ditzakezu. Horretarako, matrikula egin ondoren, jarraian zehazten den prozedura jarraitu beharko duzu lehenbailehen:

  1. Idatzi posta elektroniko bat discap@ehu.eus helbidera:
  • Izena, abizenak eta NAN zenbakia adierazi
  • Erantzukizuneko Aitorpena beteta eta sinatuta erantsi
  1. Zerbitzuaren posta elektroniko bat jasoko duzu egokitzapen-eskaera egin dezakezula adieraziz.
  2. GAUR aplikaziora sartzea UPV/EHUren web orriaren bidez http://gestion.ehu.es/gaur. Sartzeko, matrikularen gordekinaren ondoan ematen den erabiltzaile-izena eta pasahitza erabili behar dira.
  3. Aplikazioaren menuan, aukeratu "Desgaitasun zerbitzua" aukera.
  4. "Desgaitasun Zerbitzua" atalean, hautatu "Egokitzapen-eskaera" aukera.
  5. Eskabidea betetzea:
    1. UPV/EHUn egokitzapen-eskaerarik izan ez duten ikasleak:
  • Desgaitasun ziurtagiria igo. Ez baduzu ziurtagiririk, edota bertan ez bada diagnostikoa agertzen, diagnostikoa egiaztatzen duten txosten medikoa edo psikopedagogikoa igo.
  • Eskatzen diren diagnostikoari buruzko datuak sartu.
  • Ikasturte honetarako egokitzapenak aukeratu.
  • Datuak babesteko klausula onartu eta gorde.
  1. UPV/EHUn  egokitzapen-eskaera izan  duten ikasleak edota  UPV/EHUn  sartzeko ebaluazio probetarako egokitzapenak eskatu dituzten ikasleak:
  • Dokumentazio berria aurkeztu edo aldatu nahi izanez gero, discap@ehu.eus zerbitzua bidali behar da.
  • Ikasturte honetarako egokitzapenak aukeratzea.
  • Datuak babesteko klausula onartzea eta gordetzea.
  1. Zerbitzuak egokitzapen eskaera balioztatuko du
  2. Ikasleak, "Egokitzapen-eskaeraren kontsulta" atalaren bidez, eskaeraren egoera (onartua, onartu gabea, ukatua) kontsultatu ahal izango du.

 

Doktoregoko ikasleak

Doktorego programa bat egiteko edo doktorego tesia lantzeko edo defendatzeko egokitzapenen bat edo laguntza baliabideren bat behar duten ikasleak harremanetan jar daitezke Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuarekin (ikusi kontaktua eta kokapena).

Zerbitzuak egokitzapen eskaera bat bidaliko dio ikasleari. Eskaera hori Beteta eta sinatuta baita desgaitasunaren edo ikaslearen egoera egiaztatzen duen agiriak ere bidali beharko ditu.

Zerbitzuak eskaera aztertuko du eta beharrezkotzat jotzen dituen egokitzapenak ezarriko ditu.

Graduondoko ikasleak