inf_seguimiento

Desgaitasunak edo/eta hezkuntza premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen jarraipena

Egokitzapen eskaera

Egokitzapen eskaerak kudeatu ondoren, zerbitzuak ikasturtero egiten duen erroldan datuak sartzen ditu. Errolda honek ikasleen beharrak jasotzen ditu eta, Fakultate eta Eskolen koordinazioarekin, dagozkion irakasleekin eta unibertsitateak dituen beste zerbitzu batzuekin campus desberdinetan jarraipena egiteko baliagarria da.

Ikasleek ikasturtero aurkeztu beharko dute eskaria, matrikula egiterakoan, eta premietan aldaketarik egon bada, adierazi egingo dituzte.. GAUR aplikazioak eskaria berritzeko aukera ematen du, matrikularen prozesuan bertan (automatrikula)

UPV/EHUn azterketak egiteko baliabideak eskatzeko prozedura

Egokitzapen eskaera egin duten eta azterketetarako baliabideren bat (ordenagailua, aparteko gela, altzari egokituak, laguntzarako langileak, etab.) onartuta duten ikasleek egin beharreko azterketetarako baliabide horiek eskatzeko honako prozedura honi jarraitu beharko diote

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arduradunak EHUko ikastegietan

bideo alumnado de grado