Desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasle berriei arreta
Egokitzapenak eskatzeko prozedura
Desgaitasunen bat, gaixotasunen bat, nahasmenduren bat edota ikasteko zailtasun espezifikoren bat baduzu eta premia bereziak badituzu, UPV/EHUko ikasketetarako egokitzapenak eska ditzakezu. Horretarako, matrikula egin ondoren, jarraian zehazten den prozedura jarraitu beharko duzu lehenbailehen:
- Idatzi posta elektroniko bat discap@ehu.eus helbidera:
- Izena, abizenak eta NAN zenbakia adierazi
- Erantzukizuneko Aitorpena beteta eta sinatuta erantsi
- Zerbitzuaren posta elektroniko bat jasoko duzu egokitzapen-eskaera egin dezakezula adieraziz.
- GAUR aplikaziora sartzea UPV/EHUren web orriaren bidez http://gestion.ehu.es/gaur. Sartzeko, matrikularen gordekinaren ondoan ematen den erabiltzaile-izena eta pasahitza erabili behar dira.
- Aplikazioaren menuan, aukeratu "Desgaitasun zerbitzua" aukera.
- "Desgaitasun Zerbitzua" atalean, hautatu "Egokitzapen-eskaera" aukera.
- Eskabidea betetzea:
- UPV/EHUn egokitzapen-eskaerarik izan ez duten ikasleak:
- Desgaitasun ziurtagiria igo. Ez baduzu ziurtagiririk, edota bertan ez bada diagnostikoa agertzen, diagnostikoa egiaztatzen duten txosten medikoa edo psikopedagogikoa igo.
- Eskatzen diren diagnostikoari buruzko datuak sartu.
- Ikasturte honetarako egokitzapenak aukeratu.
- Datuak babesteko klausula onartu eta gorde.
- UPV/EHUn egokitzapen-eskaera izan duten ikasleak edota UPV/EHUn sartzeko ebaluazio probetarako egokitzapenak eskatu dituzten ikasleak:
- Dokumentazio berria aurkeztu edo aldatu nahi izanez gero, discap@ehu.eus zerbitzua bidali behar da.
- Ikasturte honetarako egokitzapenak aukeratzea.
- Datuak babesteko klausula onartzea eta gordetzea.
- Zerbitzuak egokitzapen eskaera balioztatuko du
- Ikasleak, "Egokitzapen-eskaeraren kontsulta" atalaren bidez, eskaeraren egoera (onartua, onartu gabea, ukatua) kontsultatu ahal izango du.
Epeak
Ikasturte bakoitzeko eskaera bakarra egingo da, epe hauetan:
- Lehen lauhilekoa: uztailaren 15etik azaroaren 30era.
- Bigarren lauhilekoa: abenduaren 1etik, apirilaren 30era.
Dokumentazioa
- Erantzukizunpeko adierazpena. Ikasleak beteta eta sinatuta, ematen zaion ereduan.
- Diagnostiko-txostena:
- Desgaitasun-mailaren ziurtagiria.
- Txosten medikoa edo txosten psikopedagogikoa. Desgaitasun-ziurtagiririk ez dagoenean edo ziurtagirian diagnostikorik ez denean agertzen. Agiri honek diagnostikoa jaso behar du, 2 urteko antzinatasunarekin gehienez ere. Ikasteko Zailtasun Espezifikoak dituzten ikasleen kasuan, diagnostikoa 10 urtetik aurrera eginda egotea eskatuko da. Gainera, honako hauek ere jaso beharko ditu:
- ikaslearen izen-abizenak.
- diagnostiko argia eta esplizitua.
- profesionalaren datuak eta sinadura (elkargokide-zenbakia barne).
- bidalketa-data osoa.