inf_guía_ingles_alumnado_19_20_nueva

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arreta. Ikasleen gida. 2024-2025 ikasturtea

Gida hau ikasle sartu berriei zuzenduta dago, desgaitasunen bat edota zaurgarritasun egoera desberdinetan daudenak, eta oro har hezkuntza-premia bereziak dituzte ikasleentzat. Unibertsitate-ikasketetan zehar laguntza eta aholkularitza eskaintzea da helburua.

1. IKASLE SARTU BERRIEN ARRETA

 

 

1.1. Ikasleen ezaugarriak

Arreta ematen dugun desgaitasun edota zaurgarritasun egoerak heterogeneoak dira. Agerikoak edo ikusezinak izan daitezke, jaiotzetikoak edo eratorritakoak, arinak edo larriak, aldi baterakoak edo iraunkorrak.

Ikasle batzuek, desgaitasun aitorturik izan ez arren, hezkuntza-premia bereziak dituzte, eta horiei erantzun egin behar zaie.

UPV/EHUko hezkuntza-premia berezien sailkapena honako hau da:

  • Entzumen desgaitasuna
  • Ikusmen desgaitasuna
  • Desgaitasun fisikoa (motore urritasunak eta gaixotasun organikoak)
  • Ikasteko Zailtasun Espezifikoak (IZE: dislexia, disortografia, disgrafia, diskalkulia eta hizkuntzaren nahaste espezifikoa)
  • Arreta Gabezia Nahastea-Hiperaktibitatea (AGN-H)
  • Autismoaren Espektro Nahasmena (AEN)
  • Nahaste Psikikoak (NP)

1.2. Egokitzapenen sailkapena

Ikaslearen hezkuntza-premia bereziei erantzuteko egokitzapenak unibertsitate-ikasketetan esku hartzeko lau eremutan sailkatzen dira: irakaskuntza, azterketak, irisgarritasuna eta orientazioa.

IRAKASKUNTZA

  • Irakasleei egokitzapenen eta jardunbide egokien berri eman
  • Apunteak hartzeko laguntza
  • Testu irisgarriak (hizki mota eta tamaina, tarteak, grafikoak…)
  • Apunteak hartzeko laguntza
  • Ikasle boluntarioak
  • Lanak egiteko denbora gehiago izatea
  • Egokitzapena kanpoko praktiketan
  • Ikus entzunezko materialaren egokitzapena
  • Irakaslana ebaluatzeko inkestaren egokitzapena
  • Laguntza produktuak edo/eta laguntza teknikoak: software egokitua (Zoom-text, Jaws), frekuentzia modulatu igorgailua eta beste batzuk.
  • Tutoretza espezifikoa
  • Hezkuntza Laguntzarako Espezialista (irakaskuntza, azterketak, tutoretzak eta GRAL edota MAL aurkezpena)
  • Zeinu Hizkuntzarako Interpretea (irakaskuntza, azterketak, tutoretzak eta GRAL edota MAL aurkezpena)

AZTERKETAK

  • Irakasleei egokitzapenen eta jardunbide egokien berri eman
  • Denbora gehitzea %25
  • Testu irisgarriak (hizki mota eta tamaina, tarteak, grafikoak…)
  • Baliabide teknikoak (software egokitua, tresna tiflotekniko, bitarteko optikoak, ordenagailua,..)
  • Hasierako irakurketa
  • Bukaerako irakurketa
  • Transkripzioa
  • Altzarien egokitzapena
  • Gela irisgarria
  • Aparteko gela
  • Eserlekuaren erreserba
  • Hezkuntza Laguntzarako Espezialista puntuala
  • Zeinu Hizkuntzarako Interprete puntuala

IRISGARRITASUNA

  • Ikusmen urritasuna duten ikasleentzako orientazio espaziala
  • Mugikortasun urria duten ikasleentzako garraio bekak
  • Espazioen egokitzapena (gelen antolaketa, sarrera, igogailua, WC,…)
  • Altzarien egokitzapena (altzari espezifikoa)
  • Ebakuazio neurri espezifikoak

ORIENTAZIOA

  • Sartu berri diren ikasleei orientazioa
  • Ikasketen planifikaziorako laguntza
  • Mugikortasun-programako ikasleentzako orientazioa
  • Enplegagarritasunari buruzko orientazioa

1.3. Egokitzapenei buruz kontuan harzekoak

 

  • Egokitzapen-eskaera GAUR aplikazioan egin behar duzu. Eskaera horren izapideari buruzko edozein zalantza izanez gero, Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Arreta Zerbitzuko zure campuseko unitatearekin jarri beharko duzu harremanetan. Egokitzapen-eskaera ikasturte bakoitzean berritu beharko da, GAUR aplikazioan auto-matrikula egiteko prozesuan, eta, beharrezkoa bada, premietan egon daitezkeen aldaketak sartuko dira. Prozedura kontsultatzeko:

https://www.ehu.eus/eu/web/discapacidad/ikasle-berrien-harrera

  • Egokitzapenen bat aplikatzeari buruzko zalantzarik izanez gero (zertan datzan, nola aplikatzen den, etab.), gure zerbitzuarekin jar zaitezke harremanetan, argitu ahal izateko.
  • Premien balorazioa modu pertsonalizatuan egiten da. Ikasle bakoitzari egokitzapenak egitea eta egokitzapen horiek malgutasunez aplikatzea bateragarria izan behar da beti irakasgai bakoitzaren gaitasunak, edukiak eta helburuak eskuratzearekin.
  • Egokitzapenak berrikus daitezke ikasturtean zehar edo hurrengo ikasturteetan, baldin eta zure egoera pertsonala, ikasgaien ikaskuntza-testuingurua edo ikasturte hasieran aurreikusi gabeko zailtasun berriak sortzen bazaizkizu. Horretarako, zerbitzuarekin harremanetan jarri behar duzu.
  • Zure egokitzapenen artean azterketak egiteko baliabideak behar badituzu (ordenagailua, gela bereizia, altzari egokituak, laguntza-langileak, etab.), eskaera bat egin beharko duzu hurrengo estekaren bidez:

https://www.ehu.eus/eu/web/discapacidad/azterketetarako-baliabideen-prozedura

  • Zure ustez egokitzapenen bat ez bazaizu behar bezala aplikatzen ari, modu jarraituan edo puntualean, Zerbitzuari jakinarazi behar diozu lehenbailehen.
  • Mugikortasun-programaren baten barruan (Erasmus+, SICUE, etab.) beste unibertsitate batera joan behar baduzu, Zerbitzuari txosten psikopedagogiko bat eska diezaiokezu, beharrezkoak diren beharrak eta egokitzapenak jasotzeko. Txostena dagokion unibertsitatera bidaliko da, zure fakultateko edo unibertsitate-eskolako mugikortasun-arduradunaren bidez. Mugikortasunerako laguntza espezifikoei buruzko informazioa ere eskura dezakezu;

https://www.ehu.eus/eu/web/discapacidad/erasmuserako-laguntzak

  • Gure web atarian, www.ehu.eus/discapacidad,  honako hauei buruzko informazio erabilgarria aurki dezakezu: laguntzak eta baliabideak (laguntza-produktuak, bekak, praktikak...), ikasle berriei harrera egitea, baliabideak eta egokitzapenak eskatzeko prozedurak, mugikortasun-programetarako laguntzak, boluntariotza-programak, etab.

2. ZIFRATAN ERROLDATUTAKO IKASLEAK

2.1. 2023-2024 ikasturtean premia bereziak dituzten erroldatuta dauden ikasleak

 

  ARABA BIZKAIA GIPUZKOA GUZTIRA
Entzumen desgaitasuna Emakumea 4 13 2 19
Gizonezkoa 0 4 1 5
Guztira 4 17 3 24

Ikusmen desgaitasuna

Emakumea 4 4 0 8
Gizonezkoa 3 5 5 13
Guztira 7 9 5 21

Desgaitasun fisikoa (1)

Emakumea 17 34 17 68
Gizonezkoa 8 28 11 47
Guztira 25 62 28 115
Ikasteko Zailtasun Espezifikoak (2) Emakumea 15 48 38 101
Gizonezkoa 8 21 13 42
Guztira 23 69 51 143
Arreta Gabezia Nahastea-Hiperaktibitatea Emakumea 11 28 26 65
Gizonezkoa 13 29 25 67
Guztira 24 57 51 132
Autismoaren Espektro Nahasmena Emakumea 4 7 4 15
Gizonezkoa 7 22 3 32
Guztira 11 29 7 47
Nahaste Psikikoak Emakumea 7 25 17 49
Gizonezkoa 4 9 9 22
Guztira 11 34 26 71
GUZTIRA Emakumea 62 158 104 324
Gizonezkoa 43 117 67 227
Guztira 105 277 171 553

(1) Motore urritasunak eta gaixotasun organikoak

(2)IZE: Dislexia, disortografia, disgrafia, diskalkulia eta Hizkuntzaren Nahaste Espezifikoa


 

2.2. Campus bakoitzeko premia bereziak dituzten ikasle berrien bilakaera

 

  ARABA BIZKAIA GIPUZKOA GUZTIRA
2019-2020

Emakumea

13 43 27 83

Gizonezkoa

7 34 17 58

Guztira

20 77 44 141
2020-2021

Emakumea

14 43 25 82

Gizonezkoa

18 32 26 76
Guztira 32 75 51 158
2021-2022

Emakumea

21 42 30 93

Gizonezkoa

13 42 17 72
Guztira 34 84 47 165
2022-2023

Emakumea

21 54 34 109

Gizonezkoa

9 41 24 74
Guztira 30 92 58 180
2023-2024

Emakumea

17 56 34 107
Gizonezkoa 11 34 16 61
Guztira 28 90 50 168

 

3. DESGAITASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO ZERBITZUA

 

 

3.1. Eginkizuna

Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten  ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatu, ikasketetarako sarbidea erraztu, unibertsitateko zerbitzuak jaso eta  unibertsitateko bizitzan parte hartzea errazteko eginkizuna du.

3.2. Araudia

Atal honetan zerbitzuaren lana gidatzen eta zuzentzen duen erreferentzia dokumentalak eta araudia jasotzen dira. Zerbitzuko web atariaren bitartez jaso daitezke guztiak.

UPV/EHUko ESTATUTUAK

17/2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak onartzen dituena.

Desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten  ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzeko beharrezko neurriak jasotzen ditu.

Lehenengo Titulua. UPV/EHUren izaera eta helburuak

4. art -

2.- UPV/EHUk honako hauek sustatuko ditu:

b) Premia bereziak dauzkaten pertsonak unibertsitateko kideen artean izatea.

3.– UPV/EHUk emakumeen eta gizonen ber­dintasuna bermatuko du bere baitan eta beharrezko neurriak hartuko ditu inor diskriminatua izan ez dadin arrazoi hauengatik: jatorria, etnia, sexua, erlijioa, iritzia, hizkuntza edo bestelako egoera pertsonal edo sozialen bat. Beraz, UPV/EHUk aintzat hartuko ditu honako printzipio hauek: aukera berdintasuna, aniztasunaren eta desberdintasunaren errespetua, genero ikuspegia txertatzea, ekintza positiboa, sexuari lotuta­ko rolak eta estereotipoak baztertzea, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza parekatua.

II. Titulua Unibertsitateko kideak

V. Kapitulua. Premia bereziak dauzkaten pertsonak

67. art –

UPV/EHUk ekintzak bultzatuko ditu premia bereziak dauzkaten unibertsitateko kide­ek eta gainerako kideek aukera berdintasun berberak dauzkatela ziurtatzeko. Beraz, beharrezko baliabideak, informazioa, laguntza eta bitartekoak jarriko ditu premia bereziak dauzkaten pertsonen eskura

68. art –

1. –  UPV/EHUk bermatu egingo die aukera berdintasuna ezintasunak dauzkaten ikasle­ei eta unibertsitateko gainerako kideei. Beraz, debeka­tu egingo du edozein diskriminazio mota eta ekintza positiboa bultzatuko du, aipatutako pertsonen parte hartzea erabatekoa eta eraginkorra izan dadin unibertsitatean.

2. – Ezintasunak dauzkaten ikasleak eta unibertsitateko gainerako kideak ezin izango dira izan diskriminatuak beren ezintasunagatik, ez zuzenean ez zeharka, unibertsitatera sartzeko prozesuan, bertan ari direnean, eta titulu akademikoak edo onartuta dauzkaten bestelakoak baliatzean.

3. –  Ezintasunak dauzkaten ikasleek horrelakorik behar balute, unibertsitateko ikastegiek eta sailek esanguratsuak ez diren egokitzapen curricularrak egingo lituzkete eta ikasleen beharretara moldatutako tutoretza espezifikoak ezarriko.

4. –  UPV/EHUk egokitu egin beharko du bere ingurunea, legeriak xedatutakoari jarraiki, ezintasunak dauzkaten pertsonak oztoporik gabe ibili ahal izan daitezen bertan.

5. –  UPV/EHUk kontuan hartuko du ezintasunak dauzkaten pertsonei lana emateko arautegietan xeda­tutakoa, eta aplikatu egingo du langileak hautatu eta kontratatzean.

 

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DAUZKATEN UPV/EHUKO IKASLEEI AUKERA BERDINTASUNA BERMATZEKO ARAUTEGIA

AKORDIOA 2015eko apirilaren 30ean UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko (eta 2023ko uztailaren 20ko UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren bidez aldatua.)

Arautegi honen helburua da desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleen arretarako ekintzak arautzea, unibertsitateko gainerako kideek dituzten aukera berberak bermatuko dizkieten ikasketetarako sarbidea erraztu, ikasketak egin eta erabateko parte hartzea izateko aukera izatea unibertsitatean egongo diren bitartean. 

Hurrengo informazioa aurki dezakezu:

  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eskubideak eta erantzukizunak.
  • Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuko jarduera prozedurak.
  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera berdintasuna bermatzeko baliabideak.
  • Erreklamazio prozedurak.
  • Datuak babestu.

3.3. UPV/EHUko IV INKLUSIO PLANA 2024-2027

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2023ko abenduaren 14an onartua.

I. ARDATZA: Informazioa gizarte eta hezkuntza inklusioaren ikuspegitik ematen dela bermatzea, unibertsitate aurreko ikasleek unibertsitate ikasketak aukera erreal gisa ikus ditzaten eta beren egoerara egokitutako erabakiak har ditzaten.

1.1. Unibertsitatera sartzeko bideak, ikasketen eskaintza eta UPV/EHUn inklusioa babesteko neurriak eta baliabideak ezagutzera ematea.

1.2. Erabakiak hartzeko erraztasunak ematea, ikasleak beren aukerez kontzientziatuta.

II. ARDATZA: Aukera berdintasuna bermatzea, unibertsitate ikasketen sarreran.

2.1. Unibertsitatera sartzeko probak egiteko aukera bermatzea ikasle guztiei.

2.2. Unibertsitatera sartzeko administrazio tramiteak erraztea.

2.3. Aniztasuna aintzat hartuko duten prozesuak egitea, ikasleei unibertsitatean kokatzeko orduan lagunduko dietenak.

III. ARDATZA: Unibertsitate bizitza inklusioaren ikuspegitik garatzea.

3.1. Ahultasun egoeran dauden pertsonei unibertsitate ikasketak egiteko erraztasunak ematea.

3.2. Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea unibertsitate bizitzan, eta UPV/EHUko kide izatearen sentimendua indartzea.

3.3. Ahultasun egoeran dauden ikasleek naziokoak nahiz nazioarteko mugikortasun programetan parte har dezaten sustatzea

3.4. Kultura inklusiboa UPV/EHUko unibertsitateko kideen artean zabaltzea, eta gizartearen sentsibilizazioan laguntzea.

3.5. Ikasleen enplegagarritasunaren alde egitea

IV. ARDATZA: Bizitza aktiborako igarobidea erraztea

4.1. Unibertsitate ikasketak amaitu ondoren erabakiak hartzeko

4.2. Hedabideetan presentzia eta sareko lana indartzea, ikasle egresatuen gizarteratzea errazteko.

V. ARDATZA: Arreta sistema integral eta jasangarria finkatzea

5.1. Arreta sistemaren osotasuna bermatuko duen inklusio kontzeptu konprometitu eta global batetik lan egitea.

5.2. Neurriak hartzea esklusio eta ahultasun arriskupean dauden kolektiboei arreta emateko sistema jasangarria izan dadin.

3.4. Lan Taldea

  • Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordea
    • Ikasleen Zuzendaritza
      • Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua
        • Arabako Arreta Unitatea
          • Orientazio Teknikaria
        • Bizkaiko Arreta Unitatea
          • Orientazio Teknikaria
        • Gipuzkoako Arreta Unitatea
          • Orientazio Teknikaria
          • Desgaitasunetan Teknikari Arduraduna
            • Administrazio Laguntzailea
            • Hezkuntza Laguntzaile Espezialistak
            • Zeinu Hizkuntza Interpreteak

4. GLOSARIOA

HEZKUNTZA INKLUSIBOA: ikasle guztien  berdintasun aukerak bermatuko dituen irakaskuntzaren diseinua, antolaketa eta garapena ikasketetako sarbidea, aurrerapena eta partaidetzan.  Hezkuntza interbentzio prozesu moduan ulertu behar da pertsona guztien ezaugarriak kontuan hartuz eta aniztasunari erantzuteko egokitzeko gaitasuna duena.

*AUKERA BERDINTASUNA: ikasketetan dauden oztopoak hautsi behar dira ikasleentzako guztientzako bideratua dagoen irakaskuntza prozesuan, ikasle guztiak beraien ezaugarriaz gain curriculumera sarbidea izan dezaten, egokitzapen indibidualak egiteko beharrik egon gabe eta modu honetan hezkuntza inklusiboago bat  lortuz.

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK: ikasle batzuk desgaitasun baten ondorioz edo/ta ikasteko zailtasun espezifiko, nahaste edo gaixotasun baten ondorioz ikasketak egiteko eta garatzeko dituzten premiak dira. Hezkuntza testuinguruan ezarrita dauden ikasketetan sartzeko eta garatzeko gradu handi edo txiki batean dauden zailtasunak dira.

* DISEINU UNIBERTSALA: guztientzako diseinurako printzipioen aplikazioan (Mace, 1985; Preiser y Ostrosff, 2001; Story, 2011), bere ingelerazko jatorrizko hitza, Universal Design, eskola, institutu eta unibertsitatean ematen diren irakaskuntza ikaskuntza prozesuetarako saiakera lortu nahian, ikasle guztiak kontuan hartzea beraien ezaugarri edota egoera pertsonalaz gain.

*IDU=IKASKUNTZARAKO DISEINU UNIBERTSALA: IDU-aren definizioa curriculumari marko berri bat ematea da, hezkuntzarako hobekuntzak egitea ekarriko duena ikasle guztien aldetik eta batez ere desgaitasuna duten ikasleen aldetik (Hitchcock, Meyer, Rose y Jackson, 2002). IDU-ak ikasleen aniztasuna kontuan hartzen du curriculumean jasota dauden helburu, eduki, material eta ebaluaketan malgutasuna emanez. Egoera honek hezkuntza adituei ikasgeletan irakasteko modu desberdinak ezartzea  baimentzen du.

GJH- GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK: 4.GJH= guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzea eta 10. GJH= desberdintasunak murriztea. Garapen jasangarrirako 2030 EHUagendak 2019-2025 jasotzen ditu aipatutako helburuak.

 

 *Ingrid Sala Bars, Sergio Sánchez Fuentes, Climent Giné Giné y Emiliano Díez Villoria. Análisis de los distintos enfoques del paradigma del diseño universal aplicado a la educación. Revista Latinoamericana de Educación Inclusiva. 8 bol, zª 1, orri. 143-152

5. KONTAKTUA ETA KOKAPENA

Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua

ARABA

Natalia Ortiz Blasco

Arabako Campuseko Errektoreordetza

Komandante Izarduy kalea, 2

01006 Vitoria-Gasteiz

T: 945 014343

BIZKAIA

  • Kepa González Antona

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko beheko aldea

Sarriena Auzoa, z/g

48940 Leioa

T: 94 6012258

  • Itziar Zubiaur Kamiruaga

Larrako-Etxea

Lehendakari Agirre, 81

48015 Bilbao

T: 94 6013709

GIPUZKOA

Ane Amondarain Rodríguez / Mamen López Lizarralde

Ignacio Mª Barriola Zentroa (Gelategia)

Elhuyar Plaza, 1

20018 Donostia

T: 943 01 8137 / 5184

 

discap@ehu.eus  

https://www.ehu.eus/eu/web/discapacidad