Patricia Bilhalva

Patricia Soares Bilhalva dos Santos

(Biofindegi Prozesuak)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Industri Kimikako Teknikari ikasketak egin zituen Pelotaseko Ikasketa Zentro Federalean (CEFET-RS-BRASIL). 2010ean Pelotaseko Unibertsitate Federalean (UFPel), Zurgintza Industrialeko Ingenieratza ikasketak amaitu zituen eta AUIP-k (Iberioamerika Unibertsitateko Graduondoko Elkarteak) emandako beka lortu zuen Material Berriztagarrien Ingenieritza Masterra egiteko (UPV/EHU). Urte berean, Institutu Federalean (IF-SUL-Brasil) Bioerregaien Teknikari ikasketak ere amaitu zituen.

Ikerketa arloko egonaldiak egin ditu nazioarteko zentroetan 2012-2014 urte bitartean, Austriako Salzburgoko Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean eta Brasileko Pelotaseko Unibertsitate Federalean, hain zuzen ere. 2013an Garapen Zientifiko eta Teknologiko Kontseilu Nazionalak (CNPQ-BRASIL) finantzatutako Doktoradutza egiteko beka lortu zuen Jalel Labidi doktorearen zuzendaritzapean Material Berriztagarrien Ingeniaritza doktorego programaren barruan. 2014ean, Goi Hezkuntzako Ikerkuntza eta Irakaskuntzarako Gaitasunen Masterra burutu zuen UNED-Madrid-en.

Ikerketa

Bere doktorego aurretiko prestakuntzan, Biofindegi prozesuen ikasketetan espezializatu zen, karakterizazio teknikak eta ligninaren prezipitazioan Kraft eta Organosolv prozesuetatik bereziki. Biofindegiko produktuen aplikazioen barruan, egurrean ligninaren efektu antifungikoa eta kontserbatzailea ikertu du.

Basoko produktuetan eta bertako baliabideetan esperientzia du, batez ere Biofindegian, egurraren kimikan, egurraren kontserbazioan eta egurraren teknologian, ondorengo gaiak jorratzen dituelarik: lignina lortzea, prezipitazioa eta karakterizazioa; ligninaren bidez lortutako produktuak; egurraren karakterizazio kimikoa teknika instrumental eta analitikoen bidez; Eucalyptus-aren karakterizazioa; egurraren kalitatea; egurraren propietate fisiko eta mekanikoak eta egurraren deskribapen anatomiko eta makroskopikoa.

"UFPEL-egurraren zientzia"-ren eta "Biofindegi Prozesuen (BioRP)" partaidea izanik, gobernu eta erakunde publiko eta pribatuen lehiakortasuneko deialdi nazional eta nazioarteko 10 proiektu baino gehiagotan parte hartu du. Honetaz gain, 26 nazioarteko kongresu eta konferentzi baino gehiagotan parte hartu du. FP1006 COST Action kongresuko Komitearen (WG1) " Egurraren funtzio berriak gainazalaren aldaketen bidez" ikerketa eta lantaldeko partaide izan da.