Araceli Garcia Nuñez
Biografia
2006an Donostiako Eskola Politeknikoan ikasketak bukatu zituen Ingeniaritza Tekniko Industrialean, Kimika Industrial espezialitatean eta 2007an UPV/EHU-ko ikertzaile lana hasi zuen. 2009ko urtarrilean, aurredoktoregoko beka bat lortu zuen Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailean, eta ondoren (2010eko uztailean) master titulua lortu zuen Material Berriztagarrien Ingeniaritzan (UPV/EHU). 2010-2012 bitartean, egonaldi ezberdinak egin ditu nazioarteko zentroetan (Vienako Unibertsitate Teknikoan, Austria; Budapesteko Teknologia eta Ekonomia Unibertsitatean, Hungaria; Universitá Cattolica del Sacro Cuore, Italia). 2013ko martxoan, Cum Laude Nazioarteko Doktoretza titulua lortu zuen Euskal Unibertsitateko Material Berriztagarrien Ingeniaritzan, Jalel Labidi doktorearen eta Maria Gonzalez Alriols doktorearen zuzendaritzapean. Ondoren, UPV/EHU-ko doktore berrientzako 9 hilabeteetako beka lortu zuen eta gaur egun, 2013ko abenduan lortutako Eusko Jaurlaritzaren Atzerriko Doktore Ikertzaileak Prestatzeko postdoktore beka baten onuraduna da. Iharduera hau, Grenobleko Teknologia Institutuarekin lankidetzan garatzen du Frantzian (International School of Paper, Print Media and Biomaterials –Pagora) Naceur Belgacem eta Julien Bras doktoreen gidaritzapean.
Ikerketa
"Biofindegi Prozesuak" taldeko kide bezala, Administrazioetako deialdi lehiakorretan finantzatutako nazioarteko eta nazionaletako entitate publiko nahiz pribatuetako 20 ikerkuntza-proiektuetan parte hartu du. 21 artikulu argitaratu ditu aldizkari zientifiko nazionaletan, 2 liburu kapitulu, eta 10 argitalpen kongresuetan indexatutako liburuetan. Honez gain, 30 kongresu zientifiko nazional baino gehiagoetan parte hartu du. Bere doktoregoan, Biofindegi prozesuen ikerketan espezializatu zen, material lignozelulosiko ezberdinen (bai nekazaritza eta basotik eratorritako materialen) karakterizazio-teknikak eta erauzketa ezberdinak aztertuz (alkalinoa, organosolv-a eta hidrolisia besteak beste). Era berean, prozesu kimikoen azterketa eta Biofindegi-prozesuetako optimizazio teknoekonomikoa ikertu zituen. Biofindegiko produktuen aplikazioen barruan, ligninaren karakterizazioa eta bere antioxidatzaile ahalmena ikertu zituen, baita bere ahalmen kontserbatzaile eta antifungikoak ere. Gaur egun, material lignozelulosikoak erabiliz biocompositeen garapenerako osagai ezberdinen erabilera ikertzen dabil elikagaien industrian ontzi bioaktibo adimentsuak garatzeko.