Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna
2025eko otsailaren 11

Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Ikastetxearen sarrerako eskailerak emakumeen esaldiekin eta izenekin apaintzea zientzialariak eta ingeniariak.
Inmaculada Tazo irakaslearen hitzaldia LAIAn, Arabako emakumeen ahalduntze eta Berdintasunerako Eskolara (AFA).
Bilboko Ingeniaritza Eskola
TELEKAS deituriko taldeak (Telekominukazioetako Ingeniaritzako Sailekoak) Otsailak 11 ospatzeko aktibitate bat antolatu du. Eskolako sarreran mahai bat jarriko da baleak lortzeko. Baleak kafetegian txokolate baten truke aldatu ahal izango dituzte ikasleek. Balea lortzeko galdera batzuk erantzun beharko dituzte: zenbatekoa den ikasle emakume en portzentaia, irakasle emakumeen portzentaia edo zenabt zuzendari emakume izan dituen eskolak. Mahaian ikasle eta irakasle emakumeak egongo dira. Gainera, mahaiaren inguruan eguna azaltzeko kartelak jarriko dira.
Bestalde, otsailaren 10etik 12ra gaiarekin erlazionatutako bideo bat proiektatuko da eskolako pantailetan.
Helburuak dira: eguna eskolako ikasleen aurrean bistaratzea, ingeniaritza eskolako emakumeen lana bistaratzea eta teknologia eta zientzian emakume eta gizonen arteko desorekarekin erlazionatuta dauden datuak bistaratzea.