Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana (2019/2022)
2019-2022 aldirako emakumeen eta gizonen berdintasunerako III. plan honek, II. planak bezalaxe, bat egiten du Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak eta Emakume eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak zehaztutako filosofiarekin, horietan jasota baitago erakunde publikoek zein enpresek berdintasun planak egin behar dituztela indarreko arauetan zehaztutako helburuak betetzeko. Horrela, berdintasunerako III. plan hau osatzeko lanean unibertsitateko Berdintasun Batzordeak, ikastegietako berdintasun batzordeek eta Berdintasun Batzorde Intersektorialak hartu dute parte. Plana behar bezala garatzeko, bestalde, Emakunderen laguntza dauka 2018ko uztailaren 2an sinatutako hitzarmenaren bidez.