Berdintasunerako Zuzendaritzaren aurkezpena
UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak, 2006ko ekainaren 15eko bileran, Berdintasunerako Zuzendaritza sortu zuen, lagun bakarreko aginte organo gisa, emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko bidean aurrera egiteko helburuarekin. Zuzendaritza hori konprometitutako talde handi baten lanaren fruitu izan zen: gehienak emakumeak, eta euskal gizarteko eremu eta arlo desberdinetan aukera berdintasuna lortzeko borrokan ibiliak.
Zuzendaritza sortu zenetik asko izan dira aurrera eramandako ekintzak, batetik, zuzendaritzari berari esleitutako eginkizunak betetzeko, eta, bestetik, legeetan zehaztutako helburuak betetzeko; guztia unibertsitateko eremuan ezarrita.
Emakumeek eta gizonek UPV/EHUn zuten egoerari buruzko lehenengo diagnostikoa 2007an egin zuen Berdintasunerako Zuzendaritzak, eta txosten bat egin zen datuak sexuaren arabera bereizita unibertsitateko jardueretan talde bakoitzaren (ikasleak, AZP eta IRI) egoera ikusteko.
Diagnostiko hori egin ondoren, unibertsitateak, 2009ko maiatzean, erabaki zuen UPV/EHUko Berdintasun Batzordea eratzea, bere eginkizun nagusia izanik UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I Plana egitea, eta bertan zehaztea unibertsitateak bere jardunean berdintasunaren arloan izango zituen jarraibideak. Urte bete beranduago, 2010-2013 aldirako Berdintasunerako I. Plana onartu zen Gobernu Kontseiluan.
I. Plana ezarri ondoren, 2014ko apirilaren 3ko erabakiaren bidez, UPV/EHUko Berdintasun Batzorde Intersektorialak (IRI eta AZPko funtzionarioen eta lan kontratudunen negoziazio batzordeek osatuak) unibertsitateko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana (2014-2017) onartu zen. 2019-2022 aldirako emakumeen eta gizonen Berdintasunerako III. Plana onartu zen 2019ko apirilaren 11an Gobernu Kontseiluan. Plan honek bat egiten du Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak eta Emakume eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak zehaztutako filosofiarekin, horietan jasota baitago erakunde publikoek zein enpresek berdintasun planak egin behar dituztela indarreko arauetan zehaztutako helburuak betetzeko.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Berdintasun Plana (2024/2028), 2024ko uztailaren 9an onartua eta UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2024ko uztailaren 18an berretsia, Unibertsitateko Berdintasun Batzordearen, Ikastetxeetako Berdintasun Batzordeen eta Berdintasunerako Batzorde Intersektorialaren ekarpenekin prestatu da. Bere garapen egokirako Emakunderen babesa du, 2018ko uztailaren 2ko Hitzarmena sinatu ondoren. Era berean, IV. Planak Unibertsitate Sistemaren 2/2023 Lege Organikoan eta Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legean xedatutakoa betetzen du.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda du helburu. Agenda hori 2015eko irailean onartu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak eta 193 estatu kidek sinatu zuten. Era berean, Agendak ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-
Berdintasunerako Zuzendaritzaren asmoa da gune hau UPV/EHUn berdintasunaren arloan egiten den lanaren eta jardunaren ispilu izatea; beraz, unibertsitateko kideek emandako informazio guztia eta ekarpenak gunearen aberasgarri izango dira.
Eskerrik asko
Berdintasunaren Logo
- (Beste leiho bat zabalduko du)JPG formatua: handia (jpg ,149,76 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)JPG formatua: ertaina (jpg ,63,08 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)JPG formatua: txikia (jpg ,14,15 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)PNG formatua: handia (png ,99,85 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)PNG formatua: ertaina (png ,50,72 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)PNG formatua: txikia (png ,17,42 Kb)