2024ko Martxoak 8. Emakumeen Nazioarteko Eguna
UPV/EHUren ekitaldi instituzionala
ORDUA: 11:00ak
TOKIA: Juliana Agirrezabala Aretoa – Bilboko Hezkuntza Fakultatea, Bizkaiko Campusa, Leioa.
-
Elena Leiñena Berdintasunerako zuzendariaren ongietorria.
-
Aitor Zurimendi idazkari nagusiaren hitzak.
-
Berdintasunerako Zuzendaritzaren sarien banaketa:
- Francisca de Aculodi sariak.
- Maria Goyri saria.
- Micaela Portilla Vitoria saria.
-
Gure unibertsitateko lau profesional omenduko dira, egin duten ibilbideagatik:
- Jasone Astola Madariaga
- Alicia García de Galdeano Zaldivar
- María Dosil Santamaría
- Natalia Aranburu Rojas
-
Eva Ferreira UPV/EHUko errektorearen hitzak, ekitaldia ixteko.
-
12:00etan – KULTUR EKITALDIA: Gorrondatxe musika folk taldearen emanaldia.
Ekitaldia streaming bidez eskainiko da (esteka ez badabil, sartu bilatzailetik).
Gipuzkoako Ingenieritza Eskola – Eibarko Atala:
- Adimen Artifiziala eta Matxismoari buruzko tailerra
2024ko martxoaren 14an (15:00)
Informatika Fakultatea
-
Fakultateko fatxadetan bi oihal more jarriko dira
2024ko martxoaren 4tik 10era -
GAUR 8 – Fakultateko emakumezko irakasleen artikulu zientifikoak argitaratzea
GAUR 8 esteka bidaliko zaie irakasleei, fakultateko emakumezko irakasleekidatzitako artikulu zientifikoak ezagutu ditzaten. Egunero, aurreko urtean idatzitako artikuluetako batzuk nabarmenduko dira.
2024ko martxoaren 4tik 10era -
Wikikedada
Wikipedian emakume informatikariei buruzko artikuluak euskaraz sortzeko bilera.
2024ko martxoaren 8an (10:00etatik 13:00etara) Fakultateko 0.5 laborategian
Gasteizko Ingeniaritza Eskola
-
Lema-lehiaketa
Berdintasunari eta ingeniaritzari buruzko lehiaketa irekia antolatuko da ikastetxeko langile guztientzat (ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta administrazioko langileak). Datorren 1ean ebatziko du Berdintasun Batzordeak, eta lelo irabazlea M8ko aste osoan proiektatuko da, bai ikastetxeko pantailetan, bai gure sare sozialetan. Gainera, irabazi duen lema Emakume Ingeniarien Nazioarteko Eguneko (ekainak 23) posterrean sartuko da. -
Zentroaren dekorazioa eta argazkia
Ikastetxea paper moreekin dekoratuko da, eta martxoaren 8an familia-argazki bat egingo da ikastetxearen sarreran.
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
-
Galdetegia/jokoa
Aste osoan zehar galdetegi/joko bat antolatuko da, hainbat esparrutako emakume zientzialariak ezagutzeko, parte hartu nahi duten guztientzat.
2024ko martxoaren 4tik 10era
Letren Fakultatea
-
"Historiako artista bikainak - Grandes artistas de la historia" kartelen erakusketa eleaniztuna.
2024ko martxoaren 4tik 8ra (fakultatearen tarteko pasabidean egongo da) -
VI. Gogoeta-jardunaldia. "Emagina: emakumeak arkitekturaren sustatzaile"
UNESCO Katedrak (Paisaia Kulturalak eta Ondarea), Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldeak (GPAC), Letren Fakultateak eta ARQSarean plataformak antolatua.
2024ko martxoaren 6an eta 7an -
"Ireki begiak eta zabaldu belarriak" ekimena
Fakultateko berdintasun batzordeak ahalegin berezia egitera animatuko ditu irakasleak, aste horretan ikastetxeko esparru akademiko eta zientifikoko emakumeak (bai egon direnak bai daudenak) gogorarazteko.
2024ko martxoaren 4tik 10era
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
-
EKONOMIA, ENPRESA ETA GENERO VIIIJARDUNALDIAK: «Emakumeen giza eskubideak eta enpresen erantzukizuna»
2024ko martxoaren 13an (11:20-14:00). Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko areto nagusian.
Online (saio irekia)
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea - Elkano
-
Historiako ekonomialari handiei buruzko erakusketa, Mugarik Gabeko Ekonomialariek antolatua, beren irudi eta ekarpen garrantzitsuenekin.
2024ko otsailaren amaieratik martxoaren 15era -
"Berdintasuna sustatzea enpresan" hitzaldia
Silvia Muriel Gómez (Berdintasun Planen aholkularia)
Enpresaren eremuan, bat egiten dute genero-aginduen ondorioz sortzen diren desberdintasun guztiek: soldata-diskriminazioa, kristalezko sabaia, sektore feminizatu prekarizatuak, sexu-jazarpena, kontziliazioak emakumeen garapen profesionalean duen inpaktua, bizi-laneko kontraposizioa, eta abar. Desberdintasunen arrazoiak aztertuko dira, gure ingurune hurbileneko datuak ezagutuz eta arrakala edo desberdintasun horiek guztiak gainditzen lagun dezaketen tresnak ezagutaraziz.
2024ko martxoaren 7an -
"Empoderadas, mujeres por el comercio justo" hitzaldia
2024ko martxoaren 6an (Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Elkano Ataleko Gradu Aretoan)
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
-
Orratzen banaketa
Saten bidezko 100 orratz banatuko dira zinta morearekin 7,5 x 4 cm hegalean jartzeko. -
Horma-irudi kolektiboa
Oinarri musikala duen horma-irudi kolektiboa burutuko da. Lema: BATZEN GAITUENA -
Play List: "Emakumeak musikan"
Martxoaren 8rako play list biltzaile bat sortu da Spotify-n, emakumeek egindako musikarekin eta gai feministekin. Horma-irudi kolektiboa margotzen den bitartean entzuteko aukera egongo da.
Gkz_Csc_8M_2024 -
Luncha eta argazki-saioa
TEKAZELeko langileek lunch txiki bat antolatu ohi du eta, ondoren, familia-argazkia aterako da. -
Mahai ingurua: "El lugar de las mujeres en la historia. Feminismoa eta postfeminismoa"
Isabel Morant irakasleak (Valentziako Unibertsitatea) eta José Javier Díaz Freire irakasleak (UPV-EHU) parte hartuko dute. Ekitaldia "El lugar de las mujeres en la historia" izenburupean argitaratu berri den liburuaren aurkezpena dela-eta antolatu da, munduaren irudikapenaren mugak baztertuz. Kapitulu batzuen proposamenari buruz hausnartuko da. Miren Llona irakasleak aurkeztuko du ekitaldia.
2024ko martxoaren 5ean, 11:00etan (fakultatearen entzunaretoan) -
Kazetaritza Matxistaren Behatokiaren aurkezpena
EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzaren lankidetzarekin
2024ko martxoaren 7an, 10:30ean (Itsas Museoan)
Farmazia Fakultatea
-
Mahai ingurua: "Euskal Emakumeak Zientzian"
Euskal emakume zientzialariei buruzko euskarazko mahai-ingurua antolatu da, Berdintasunerako Zuzendaritzaren lankidetzarekin. -
"Bizirik dirautenak" dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia
Gerra-gatazketan sexu-indarkeria erabiltzeari buruzko proiekzioa eta solasaldia
Iraganeko eta orainaldiko gerra askoren errealitatea jasotzen duen dokumentala proiektatuko da. Bertan, Kongoko sei emakumeren borroka erakusten da, Kenian eta Ugandan errefuxiatuak, Kongoko Errepublika Demokratikoaren gatazka belikoan sexu-indarkeriak eragindako estigma fisiko eta emozionalei aurre egiteko bideak azalduko dira.
Dokumentala proiektatu ondoren, solasaldia irekiko da Farmamundiko eta hainbat elkartetako ordezkariekin.
2024ko martxoaren 7an, 18:00etan (farmazia-fakultateko ekitaldi-aretoa) -
Lore-banaketa eta 8M irudiaren collagea egingo da, fakultateko emakumeen argazkiekin.
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
-
Kontzertua
Arratiako Eskolarekin, Calahorrako Musika Kontserbatorioarekin, fakultateko ikasleekin eta Down Sindromea Fundazioko "Enpresa Elkartea" gelako ikasleekin lankidetzan.
2024ko martxoaren 6an
Gipuzkoako Kimika Fakultatea
-
Mahai-ingurua "Genero berdintasuna UPV/EHUn: egindako bidea eta gin beharrekoa"
2024ko martxoaren 7an, 12:30ean (Fakultateko ekitaldi-aretoan)
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
-
Martxoaren 8ko II. Argazki Lehiaketa unibertsitate-eremuan
Parte hartu nahi mef.berdintasunbatzordea@ehu.eus helbide elektronikora bidali beharko du berak egindako argazki bat JPEG formatoan. Bertan, Unibertsitatean eta bere ingurunean gure egunerokotasunean dagoen berdintasun edo genero desberdintasunaren alderdiren bat islatuko da.
Parte hartzeko azken eguna: 2024ko martxoaren 15a