ERALDATZEN 2021
Genero indarkeriak prebenitzeko programa UPV/EHU
Izena emateko epea: 2020ko azaroaren 19tik abenduaren 11ra arte
Helburuak
Programaren helburu nagusia da abian jartzea gizonek kontzientzia hartzeko eta dagokien ardura beren gain hartzeko prozesu bat, eurekin zerikusi zuzena daukaten arazo honetan, genero indarkeriak prebenitzeko estrategia gisa.
Nori zuzendua
Programa gizonezko ikasleei bakarrik dago zuzenduta, espazio bat sortzeko gizonek gogoeta egin dezaten beren genero sozializazioaz eta genero indarkerien aurrean duten jarrerez, eta beren erantzukizun eta inplikazioari buruzko erabakiez. Ikasleok UPV/EHUko edozein campusetakoak eta edozein mailatakoak izan daitezke. Ikastaroan gehienez ere 80 ikaslek har dezakete parte.
Saioak
2021eko otsail-martxoak
Ikastaroa on line egingo dugu, astean behin bideo bilera batean elkartuz