Lan Poltsen Iragarkiak
AZPko lan-poltsak. Hobespenak zehazteko epea (2024)
2024ko apirilaren 15etik 26ra, biak barne, lan poltsetako kideek zehaztu ahal izango dituzte haien aukeraklaster zehaztu beharreko epea
Interesdunek Lan Eskaintzen Atarian zehaztu ahal izango dituzte prozedura honetan adierazitako aukerak. Horretarako, saioa hasi behar dute beren erabiltzailea (NANa, letra eta guzti) eta pasahitza sartuta, honako esteka honetan:
https://gestion-enplegu.ehu.es/jobsite_g/euskera/generico_login.jsp
Behin saioa hasita "Zure eskariak" atalean sartu behar da. Lan eskaintzetarako hobespenak zehazteko sakatu behar da lan poltsa bakoitzaren eskuinean dagoen gezi berdea.
Aukerak nahi adina aldiz aldatu ahal izango dira epearen barruan, baina 2024ko apirilaren 26ko 24:00ak baino lehen gordetzen diren azkenak baino ez dira baliozkoak izango.
Behin-behinean baztertutako edo lokalizatu gabeko kideak behin betiko baztertzea
ERABAKIA, UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO GERENTEARENA, TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN LAN POLTSETATIK KIDEAK BEHIN BETIKO BAZTERTZEKO BEHIN-BEHINEAN BAZTERTUTA EGOTEKO ALDIA GAINDITU DUTELAKO EDO EZINEZKOA IZAN DELAKO BERAIEKIN HARREMANETAN JARTZEA.
AZPko lan-poltsak. Hobespenak zehazteko epea (2023)
2023ko apirilaren24tik maiatzaren 9ra, biak barne, lan poltsetako kideek zehaztu ahal izango dituzte haien aukeraklaster zehaztu beharreko epea
Interesdunek Lan Eskaintzen Atarian zehaztu ahal izango dituzte prozedura honetan adierazitako aukerak. Horretarako, saioa hasi behar dute beren erabiltzailea (NANa, letra eta guzti) eta pasahitza sartuta, honako esteka honetan:
https://gestion-enplegu.ehu.es/jobsite_g/euskera/generico_login.jsp
Behin saioa hasita "Zure eskariak" atalean sartu behar da. Lan eskaintzetarako hobespenak zehazteko sakatu behar da lan poltsa bakoitzaren eskuinean dagoen gezi berdea.
Aukerak nahi adina aldiz aldatu ahal izango dira epearen barruan, baina 2023ko maiatzaren 9ko 24:00ak baino lehen gordetzen diren azkenak baino ez dira baliozkoak izango.
ERREKLAMAZIOAK EBAZTEN DITUEN ERABAKIA
ERABAKIA, 2022KO URTARRILAREN 31KOA, UPV/EHUKO GERENTEARENA, 2016-2017KO EPEAREN PROZESUEK ERAGINDAKO LAN-KONTRATUKO LANGILEEN LAN-POLTSEI AURKEZTUTAKO ERREKLAMAZIOAK EBAZTEN DITUENA (2021EKO ABENDUAREN 23KO EBAZPENAREN BIDEZ ARGITARATU ZIREN), ETA LAN-POLTSEI BURUZKO AKORDIOAREN 8. ARTIKULUAN AURREIKUSITAKO ERABILGARRITASUNAK BALIATZEKO EPEA EZARTZEN DUENA.
2016/2017 EPEko PROZESUEN ERAGINPEKO LAN-POLTSAK ARGITARATZEA
2016/2017 EPEko prozesuen eraginpeko UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako lan-kontratuko langileen lan-poltsak unibertsitatearen webgunean argitaratu dira, administrazioko eta zerbitzuetako langileentzat gordetako atalean, eta 10 egun naturaleko epea jarri da erreklamazioak aurkezteko, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (2021eko abenduaren 24tik 2022ko urtarrilaren 2ra arte, biak barne)