Lanaldia eta Ordutegia
Lanaldi eta ordutegiari buruzko zirkularra
Lanaldi eta ordutegiari buruzko zirkularra urtero lantzen da, UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileen lanaldia, ordutegia, oporraldiak eta baimenak zehazten dituen tresna baita. Zirkular horretan jasotzen diren neurriek eragiten diete UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langile guztiei, bai Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmenaren esparruko funtzionarioei bai III. Hitzarmen Kolektiboaren esparruko lan kontratudunei.
Telelana
Telelana zerbitzuak modu ez presentzialean emateko aukera berritzailea da, informazio eta komunikazio teknologietan oinarritua, eta aukera ematen die langileei beren lanaldiaren zati bat ohiko lanlekuan bertaratu gabe betetzeko.
2016ko otsailaren 29an Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak eta sindikatuek akordioa sinatu zuten UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileentzako telelana martxan jartzeko.
- (Beste leiho bat zabalduko du)2024ko Telelana. Onartuen esta baztertuen behin betiko zerrenda (pdf ,207,68 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Akatsen zuzenketa erabakia (pdf ,66,49 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Eranskina I (pdf ,281,25 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Acuerdo Teletrabajo (pdf ,1,78 Mb)
UPV/EHUren itxiera 2024ko urtarrilaren 2tik 5era
UPV/EHUren itxiera-aldia 2024ko urtarrilaren 2tik 5era izango da, biak barne.