2019-2020-2021-2022 EPE

2019, 2020, 2021, 2022 TEKAZELENTZAKO LEParen amaiera

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitalpena

KARRERAKO FUNTZIONARIO EDO LAN KONTRATUDUN LANGILE FINKO IZENDAPENA

​​​

IZENDAPENAK EDO KONTRATUAK ZINATZEKO JARRAIBIDEAK

LAN-ESKAINTZA PUBLIKOAREN MUGIMENDUEN ONDORIOZ ERREGULARIZAZIOAK

DERRIGORTUTA CAMPUSA ALDATU BEHAR IZANA

19-22 EPEko behin betiko esleipena dela-eta derrigortuta campusa aldatu baduzu, behean agertzen den estekan inprimakia bete behar duzu, 2022ko ekainaren 30eko erabakiaren VI. ataleko prozeduran kontuan hartzeko.
Epea inprimakia betetzeko otsailaren 28a arte, hau barne.

VI) Campusa aldatzeko prozedura berezia

Egiaztatzen baldin bada LEPko esleipenen ondorioz karrerako funtzionarioak edo lan kontratudun finkoak bizilekuari ez dagokion campusetako batera joan behar izan direla nahitaez, deialdia egingo da, lan poltsak erabili aurretik, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko, baldin eta oinarrizko mailakoak izan arren kasuan kasuko araudiari jarraikiz gainontzeko baldintza guztiak betetzen badituzte horrela eskaini eta bete ahal izateko. Lanpostuok zerbitzu betekizunetan edo eginkizunak esleituta beteko dira.

Horrela, bada, lanpostuen esleipena egin ondoren, epea irekiko da derrigortuta campusa aldatu behar izan dutenek horren berri eman dezaten.

Mota horretako deialdian behin baino ezin izango da hartu parte, funtzionarioentzako hurrengo leku aldaketa lehiaketa edo lan kontratudunentzako lanpostu hutsak betetzeko eta promozio profe_sionalerako hurrengo prozesua deitu aurretik. Deialdi berezi horretan langileak nahi duen campusera aldatzeko aukera ematen duen eskala edo kategoria profesional bereko lanposturik eskaini bada eta eskaririk egin ez bada, deialdian parte hartzeko aukera agortu egin dela ulertuko da.