Zerbitzuaren aurkezpena
AZPkoen Zerbitzua administrazio eta zerbitzuetako langileen kudeaketarekin zerikusia duten prozedura guztiez arduratzen da. Bere arduragai dira, besteak beste: AZPko langileen kontratazioa eta izendapena, egoera administratiboen kudeaketa, hirurtekoak eta abar (AZPkoen Atala); langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko deialdi eta lehiaketak, eta lan poltsen kudeaketa (Langileen Hautaketa eta Lanpostuak Betetzea); lanaldiarekin eta egutegiarekin zerikusia duten gaiak, baimenak, gizarte funtsa eta kontsumorako maileguak (Lan Harremanak eta Gizarte Laguntza).