aulas_virtuales_alumnado

Gradu, Master Ofizial, Berezko Titulu eta Doktorego Programetako irakasgaientzako ikasgela birtualak

Gradu, master ofizial, berezko titulu eta doktorego programetako irakasgaiek ikasgela birtual bat eduki dezakete, ikasgelako jarduerak osatzeko; zerbitzu horrek, ordea, ez ditu eskola arruntak ordezkatuko, zeinek ordutegi bera izaten jarraituko baitute.

Irakaskuntzan laguntzeko ikasgela birtual bat irekitzea irakasle bakoitzak erabakitzen du; hortaz, hala nahi badu, irakasleak ikasgela birtual bat sortu eta bere ikasleen esku jar dezake. Zure ikasgela aurkitu ezean, jar zaitez harremanetan zure irakaslearekin.

Ikasgela birtualak dauden plataformara sartzeko, LDAP gakoa eta pasahitza sartu behar dira (matrikula egitean ematen dira).


eGela erabiltzeko baldintzak

Gradu, master ofizial, berezko titulu eta doktorego programetako  irakasgaientzako  gela birtualen zerbitzua eGela deituko da. Zerbitzuaren plataforma, pasa diren ikasturteetan bezala, Moodle da, baina bertsio berrian eta itxura, nabigatzeko eta fitxategiak kudeatzerakoan aldaketak ekartzen ditu.

Ikasgela birtualak erabiltzea hautazkoa da; hau da, irakasleei eskainitako aukera bat da, eta haiek erabakitzen dute erabili ala ez. Zerbitzu honek ez ditu eskola arruntak ordezkatuko.

 

eGela