Limes
1. Bildumaren ildoak
"Mugatu den oro agortu egiten da bere mugatasunean. Mugatu den oro desegiten da bere mugarik ezean. Mugartekoa, ostera, infinitu eta askotarikoa da.
Limes bildumak mugartekoa izan nahi du, mugaz bi aldeetatik isurtzen diren urak edaten dituen iturria bezala: pentsamenduaren eta literaturaren berri eman, literaturaren bidez pentsamendua azaldu duten ahots desberdinei lekua eskainiz".
2004 urtean Limes bildumak hartu zuen Klasikoen lekukoa, orain UPV/EHUren eskutik. Bildumako lemak dioen moduan literatura-baliabideen bidez beren pentsamendua azaldu duten zenbait autoreren obrak euskaratzea da Limes egitasmoaren helburua. Hori dela eta, pentsamendu horren berri emateko garai, hizkuntza, diziplina eta ikuspuntu askotariko autoreak biltzen saiatzen gara; jatorrizko hizkuntzatik itzuli eta luzera neurtuko liburuak burutuz.
Horretarako, liburuak irakurleari azaldu behar zaizkionez, testua eta autorea aukeratu ondoren, aditu batek edizio horretarako propio eginiko hitzaurreaz osatzen da liburu bakoitza, obraren testuingurua, garaia, diziplina, pentsamendua eta gaurkotasuna eskainiz. Helburu horiek lortzeko, kasu batzuetan liburu oso bat itzuli eta hitzaurrea egitea aukeratuko da, eta beste batzuetan liburuaren zati bat mugatzea edo aukeratutako egilearen testu batzuk hautatzea erabakiko da.
Proiektu hau Euskal Herriko Unibertsitateak euskarazko ikasketak baldintza hobeagotan egiteko duen apustuaren barnean txertatzen da (aipa daitezke, besteak beste, Zuzenbidea, Historia, Literatura, Soziologia, Antropologia, Psikologia, Filosofia, Filologia, Pedagogia, Zientzia politiko eta sozialeko ikasketak, edota Humanitateen ikasketetarako lagungarri direnak ere). Asmo horrekin, Unibertsitatea garai eta pentsamendu desberdinak uztartzen dituzten testuen antologia baten alde agertuko litzateke, euskal irakurleari eta euskaraz egiten den ikerkuntzari baliabide eta proposamen bat eskaintzeaz gain.
2. Hasiera data
2004 urtea.
3. Zuzendaritza
Esteban Anchústegui Igartua
Limes bildumako zuzendaria eta editorea da haren hastapenetik (2004), Filosofian eta Zuzenbidean Lizentziatua UPV/EHUn, eta Filosofian Doktorea unibertsitate berean. Filosofia Politikako Irakasle osoa (Full Proffesor) da UPV/EHUn, 19 doktoretza-tesi zuzendu ditu, horietatik 10 Nazioarteko Aipamenarekin eta 3 Sari Bereziarekin; Master Amaierako Lan (MAL), Gradu Amaierako Lan (GrAL) eta Ikerkuntza Gaitasun ugariz arduratzeaz gain. A1 osagarria du ere, UNIBASQek irakaskuntzako eta ikerketako bikaintasuna onartzeko emandako aitorpena.
Hainbat ikerketa-egonaldi ere egin ditu atzerriko unibertsitateetan, Bernardo O´Higgins Unibertsitatean (Txile), San Sebastian Unibertsitatean (Txile), Università degli Studi di Palermon (Italia), Stony Brook University-n (New York, USA), Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan (Dominikar Errepublika), San Antonio Abad del Cusco Unibertsitate Nazionalean (Peru) edo Potiguarreko Unibertsitatean (Brasil), besteak beste. Egonaldi horiek programa lehiakor desberdinetan kokatu dira (Eusko Jaurlaritzaren Ikerketarako Mugikortasuna, etab.), baita unibertsitate horiek espresuki gonbidatuta ere. Halaber, Erasmus deialdiaren barruan ikastaroak eman ditu Università degli Studi di Palermon (Italia), eta beste unibertsitate batzuk ere gonbidatu dute doktoretza, gradua eta aditu tituluak irakasteko, hala nola, Consorcio Universitario di Agrigentok (Italia), Sevillako Unibertsitateak, María Cristina Unibertsitate Zentroak (Madrilgo Unibertsitate Konplutenseari atxikitako zentroa), Andina del Cusco Unibertsitateak (Peru) edo Malagako Unibertsitateak.
Biography & Parliaments ikerketa taldeko kidea da (euskal unibertsitate-sistemako A ikerketa taldea), 20 ikerketa-proiektutan hartu du parte, ikertzaile nagusi bezala horietako batzuetan. Ikerketako hiru seiurteko ditu (CNEAI). Zientzia politikoetako Lehendakari Agirre ikerketa-sariaren irabazle (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011), 200 argitalpen baino gehiago ditu liburu, liburu-atal eta artikulu zientifikoen artean, eta 50 ekarpenetik gora aurkeztu ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan. Giza eta gizarte-zientzietako hainbat aldizkaritako kontseiluko kidea da, eta bere azken liburua De la polis al nuevo Leviatán. Una historia de las ideas políticas da (2021).
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa edo ohorezko irakaslea Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan (Dominikar Errepublika) eta San Antonio Abad del Cusco Unibertsitate Nazionalean (Peru), beste aintzatespen batzuen artean; prentsa idatzian, irratian eta telebistan kolaboratu du, eta gaur egun EiTBko Egunon Euskadi programan parte hartzen du analista politiko gisa.
4. Batzordeak
4.1. Argitalpen Batzordea
Zuzendaria
Esteban Anchústegui Igartua
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Idazkaria
Manuel Lázaro Pulido
Universidad Internacional de La Rioja
Bokalak
Eduardo J. Alonso Olea
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Joxerramon Bengoetxea Caballero
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Unai Belaustegi Bedialauneta
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Juana Goizueta Vértiz
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
María Cristina Hermida del Llano
Universidad Rey Juan Carlos
Susana Serrano Abad
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Juan Carlos Utrera García
Universidad Nacional de Educación a Distancia
María José Villa Rodríguez
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Eginkizunak
Argitalpen Batzordearen eginkizun nagusia Bildumaren politika zehaztea da, bilduman agertzea komeni diren titulu eta autore berriak proposatzea, eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioan islatzen den moduan, eta argitalpen eta itzulpen-lana gainbegiratzea, zuzendariak koordinatuta. Argitalpen Batzordean zuzendariak boto kualitatibo eta definitzailea izango du.
4.2. Batzorde Aholkularia
Álvaro Adot Lerga
Universidad Complutense de Madrid
Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Aurélie Arcocha-Scarcia
Université Bordeaux Montaigne, UBM (Francia)
José Ignacio Armentia Vizuete
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Virginia Aspe Armella
Universidad Panamericana (México)
Philippe Chareyre
Université de Pau et des Pays de l'Addour (Francia)
Jean-Paul Coujou
Institute Catholique de Toulouse – Institute Michel Valley (Francia)
Xabier Etxeberria Mauleon
Universidad de Deusto
Oscar Eliá Mañú
Universidad Francisco de Vitoria
Costantino Esposito
Università degli Studi di Bari Aldo Moro (Italia)
Ricardo Etxepare Iginitz
Centre National de la Recherche Scientifique-CNRS (Francia)
Eduardo Fernández García
Universidad Isabel I
Domenico Felice
Università di Bologna (Italia)
Pierre Force
Columbia University in the City of New York (USA)
Fabio Frosini
Università de Urbino (Italia)
Víctor Gómez Pin
Universidad Autónoma de Barcelona
Claudia Giurintano
Università degli Studi di Palermo (Italia)
Antonio Hermosa Andújar
Universidad de Sevilla
Victoria Hernández Ruiz
Universidad Francisco de Vitoria
Daniel Innerarity Grau
Ikerbasque Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Xabier Irujo
Center for Basque Studies - University of Nevada (USA)
Xabier Itçaina
Centre Émile Durkheim - Sciences Po Bordeaux (Francia)
Roldán Jimeno Aranguren
Universidad Pública de Navarra
Felipe Juaristi Galdós
Escritor y traductor
Ainhoa Larrañaga Elorza
Universidad de Mondragón / Mondragon Unibertsitatea
Raúl Madrid Ramírez
Universidad Católica de Chile
Delia María Manzanero Fernández
Universidad Rey Juan Carlos
Luis Merino Jerez
Universidad de Extremadura
Ricardo Pinilla Burgos
Universidad Pontificia Comillas
Ricardo Piñero Moral
Universidad de Navarra
Leonardo Rodríguez Duplá
Universidad Complutense de Madrid
Concha Roldán Panadero
Centro Superior de Investigaciones Científicas
Pello Salaburu Echeverria
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Juan Antonio Senent Frutos
Universidad Loyola Andalucía
Mikel Urquijo Goitia
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
José María Vázquez García-Peñuela
Universidad Internacional de La Rioja
María Idoya Zorroza Huarte
Universidad Pontificia de Salamanca
Eginkizunak
Aholku Batzordearen eginkizun nagusia titulu berriak proposatzea litzateke eta Argitalpen Batzordeari aholkuak ematea bilduman sartzea egokia liratekeen lan eta egileei dagokienez, eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioan islatzen den bezala.
5. Originalak bidaltzeko egileentzako jarraibideak
Hautaketa-prozesuan honako puntu hauek kontuan hartzen dira:
- Bildumako Argitalpen Batzordeak, Batzorde Aholkulariaren kontseiluarekin batera eta Euskara Zerbitzua informatu ostean, itzuli behar den autorea proposatzen du.
- Hautaketa hori egitean kontuan hartuko da jatorrizko testuan erabilitako baliabideen egokitasuna eta aberastasuna, erakutsi nahi den pentsamenduari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.
- Testuak aukeratzean posizioen aniztasunari erreparatuko zaio, garai, hizkuntza, diziplina edo ikuspuntu desberdinetako egileak hautatuz. Era berean, testu klasikoen bertsio eguneratuak hartuko dira kontuan.
- Azkenik, testuak jatorrizko hizkuntzatik itzultzen dira. Horretarako, itzulpengintzan diharduten argitaletxeekin harreman zuzena mantenduko da, itzulpenetan bikoiztasunik gerta ez dadin. Hala ere, kasu berezi batzuetan, aurretik itzulitako testuak berrargitaratuko lirateke.
Lehenengo atalean adierazitako irizpideei jarraituz, eta behin autorea eta itzuli beharreko gaia aukeratuta, Zuzendaritzak gaian eta autorean aditua den bati eskatuko dio itzuli beharreko testua finkatzeko, eta hark erabakiko du aurreko edizio jakin batera joko duen edo autorearen eta aukeratutako gaiaren inguruan testu-hautaketa bat egingo duen. Behin betiko testua finkatu ondoren, itzultzailea aukeratzen da finkatutako testuaren ezaugarrien eta berezitasunen arabera. Bien bitartean, adituak sarrera egokia prestatuko du, autorearen eta aukeratutako gaiaren inguruko kronologia labur bat eta bibliografia hautatu batekin batera, irakurleari azaldutako pentsamendua hobeto hautemateko eta ulertzeko orientabide aproposa eskainiz. Hitzaurre horretan obraren testuinguruari, garaiari, diziplinari, pentsamenduari eta gaurkotasunari buruzko informazio baliotsua ematen da, eta, jakina, aukeratutako adituak ezaugarri horiek guztiak menderatu beharko ditu.
Testua finkatzen den unetik itzultzailearen, espezialistaren eta editorearen arteko lan triangeluarra hasten da, euskaraz argia ikusi beharko duten edukiak, terminoak eta kontzeptuak eztabaidatu eta finkatzeko. Zentzu honetan, bildumaren ordena eta koherentzia bermatzeko, Limesko zuzendari eta editoreak –edizio bakoitzerako sortutako laguntza-taldearen laguntzarekin– informazio-truke etengabea izango du itzultzailearekin eta sarrera prestatzen duen adituarekin, itzulpenak sor ditzakeen arazo kontzeptual guztiak argitzeko eta bideratzeko.
6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa
- Autore bat eta testu bat hautatzeko bide normalizatua bildumako Zuzendaritzaren proposamena izango da, Argitalpen Batzordearen eta UPV/EHUko Euskara Zerbitzuaren aholkularitzarekin.
- Bestalde, era askotako proposamenak jaso daitezke. Kasu horretan, jasotako proposamena Bildumako Zuzendaritzak aztertuko du, Argitalpen Batzordearen aholkularitzarekin eta Euskara Zerbitzuari berri emanez, proposamen bakoitza argitaratzeko interesa balioztatuz.
- Ezaugarri teknikoei dagokienez:
- Obra bakoitzaren sarrerari dagokionez, eta nahiz atal honetan ere arauaren salbuespenak eman daitezkeen, gomendatutako luzera 50 orrialdetik 100 orrialdera bitartekoa izango litzateke.
- Behin betiko testua itzuli ondoren, zuzendaria eta editorea arduratuko dira liburukia argitaratzeaz, UPV/EHUko Euskara Zerbitzuak berrikusi ondoren.
- Argitalpenaren arduradunak bitarteko elektronikoen bidez bidaliko du dokumentua, ahal dela euskarri informatikoan (posta elektronikoz, WeTransfer, …), testu-prozesamenduko fitxategian, bereziki Word-en, eta baita pdf formatuko artxiboan ere.
- Limes bildumak Chicago Manual of Style (16 edo 17 arg.) zitazio-arauak hartzen ditu. Estilo-arau horrek bi sistema mantentzen ditu: (1) oharrak eta bibliografia eta (2) autore-data. Oharren eta bibliografiaren sistema da gustukoena, erabilgarritasunagatik eta giza zientzietako metodologiara egokitzeagatik, teologia eta erlijioen zientziak, filosofia, literatura, historia eta arteak barne. Estilo horrek informazio bibliografikoa erakusten du oharretan, eta bibliografia bat arauei jarraituz. Autore-data sistema natur zientzietan eta gizarte zientzietan erabili da. Sistema horretan iturriak labur aipatzen dira testuan, parentesi artean maiz, autorea eta argitaratze-data aipatuz. Aipamen laburrak erreferentzia-zerrenda batean gehitzen dira, eta bertan informazio bibliografiko osoa ematen da.
- Jatorrizko lanak entregatzeko epea, enkargu ofizial egiten denetik, sei hilabete ingurukoa izaten da.
7. Bilduma honetako tituluak
Proiektuaren batasuna nabarmentzeko, liburuek diseinua mantentzen dute, eta azaleko letren kolorea baino ez da aldatzen.