Argitaletxe politika. Argitalpen Zerbitzuan nola argitaratu

Argitaletxe politika. Argitalpen Zerbitzuan nola argitaratu

Baldintza orokorrak, espezifikoak eta prozedurak

Baldintza orokorrak eta espezifikoak bete izanez gero, edozein pertsonak argitalpen proposamena aurkeztu dezake, EHUren kidea izan ala ez izan.

BALDINTZA OROKORRAK

  • Eskari orria bete behar da, eta jatorrizkoa aurkeztu argitaratu nahi den testuaren azken bertsioarekin, eta testuan ageri diren irudi, grafiko, taula eta abarrekin.
  • Testua euskaraz badago, horrez gain, Euskara Zerbitzuaren egiaztagiria beharko da.
  • Testuetan hizkuntza modu ez-sexistan erabiliko da. Gida hau kontsultatzea gomendatzen dugu: UPV/EHUn hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako gida.
  • Aipamen bibliografikoek estandar bati jarraitu beharko diote (ahal dela, Chicago sistema, aipuak eta bibliografia). Egileek uniformetasuna eta zehaztasuna zaindu beharko dituzte aipamenetan, batez ere testu kolektiboetan.
  • Lanak paperean eta euskarri digitaletan argitaratu ahal izango dira: CD/DVD, PDF eta EPUB.
  • ISBN eta Legezko Gordailurako izapideak Argitalpen Zerbitzuak berak egingo ditu.

SARBIDE IREKIA

AUTOARTXIBO

  • Autoartxibo-eskubideen lagapena edizio-kontratuan adieraziko da. Kontratua indarrean dagoen bitartean, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak ez du baimenik emango lan osoa auto-artxibatzeko. Bai, ordea, auto-artxiborako erabilgarriak izango dira lanaren laburpena, metadatuak, lehen orrialdeak, aurkibidea eta kapitulu bat. Horretarako erabilgarri dago UPV/EHUko erakunde-gordailu digitala, ADDI.
  • Enbargo-epea amaituta, egileak argitaratutako lanaren behinbetiko bertsioa ADDIn kokatu ahal izango du, era egokian aipatuz gero.

 

Agiriak nora bidali:  argitaletxea.erregistroa@ehu.eus

edo korreo arruntez:
Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco
Argitalpen Zerbitzua / Servicio Editorial
Liburutegi Nagusia / Edificio Biblioteca
Sarriena Auzoa z.g.
48940 LEIOA (Bizkaia)

1. Serie eta bildumetarako izenburuak

Ikuspegi zientifiko, historiko edo humanistikotik interes handia daukaten jatorrizko lanak dira, eta proposamen egileek berek aurkez dezakete edo Argitalpen Kontseiluko kideek.

Lan hauek parekoen zuzenketa izango dute (peer review), eta ehupress zigilua eramango dute.

Argitalpen Zerbitzuko serie edo bildumetan argitaratutako lan guztiei berrikuspen ortotipografiko sakona egiten zaie, testuen koherentzia eta zehaztasuna bermatzeko.

2011tik argitaratutako UPV/EHUko serie eta bildumetako liburuak Clarivate Analytics enpresaren Book Citation Index-en daude. Liburuen indize ospetsuena da hori.

2. Unibertsitateko testuak

Ikasleei zuzendutako liburuak dira, funtsean eskuliburuak, betiere, oinarrizko ikasmaterialtzat jotzen bada kasuan kasuko irakasgairako. Gaiarekin lotura daukan saileko kontseiluaren egiaztagiria behar da, jasota ageri duena lana interesgarria dela ikuspegi akademikotik eta edukia bat datorrela gaiko programarekin.

3. Jardunaldiak, biltzarrak, bilera zientifikoak, omenaldiak edo unibertsitateko beste edozein ekitaldi

Liburu hauek egokitasun eta kalitate irizpideak oinarri hartuta argitaratuko dira, eta erantzukizun zientifikoa eta finantziazioa ikastegi, sail, institutu, proiektu edo UPV/EHUko kasuan kasuko egituraren menpekoa izango da.

4. Monografiak

Atal honetan sartuko dira aurreko ataletan sartzen ez diren argitalpenak, betiere, Argitalpen Kontseiluaren ustez ikuspegi zientifiko, akademiko edo instituzionaletik interesgarriak badira. Argitalpen hauek finantzatuta egon behar dira, erabat edo hein batean, koediziorako kontratuen bidez, diru laguntza ofizialen bidez, ikerketa proiektuen bidez eta abar.