DATUEN TRATAMENDUA – ARGITALPEN ZERBITZUA

INFORMAZIO OHARRA: DATUEN TRATAMENDUA – ARGITALPEN ZERBITZUA

1. Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak apirilaren 27an emandako 2016/679 EB Erreglamenduko 13. artikuluarekin bat etorrita (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko erreglamendua), honen bidez jakinarazi nahi dizut zure datuak UPV/EHUren erantzukizunpeko fitxategian gordeko direla, eta, era berean, honen berri ere eman nahi dizut:

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Datu tratamenduaren arduraduna

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Datu tratamenduaren helburua                    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaren gestioa eta, pertsona interesatuek adierazitako oinarri hartuta, argitalpenen sustapena.

Datu tratamenduaren legitimazioa

Zure adostasuna eta ezinbestekoa delako zuri dagokizun kontratu bat gauzatzeko edo kontratua egin aurreko neurriak ezartzeko. Hala ere, jakinarazten dizugu adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea duzula, baina horrek ez duela inongo eraginik lehendik emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean. Argitalpen sustapenari dagokionez, datuen tratamendurako lege oinarria da zure baimen.

Datu tratamenduaren hartzaileak Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean.
Eskubideak Datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko; bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio osagarrian azaltzen denez.l
Informazio gehiago http://www.ehu.eus/babestu

 

2. Datuen babesari buruzko informazio osagarria

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa - Bizkaia
  • Web orria: www.ehu.eus.
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuen tratamenduaren helburu da: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaren gestioa, hala eskatzen zaizkion zerbitzuak betetze aldera, barne hartuta salmentak, bezeroen harpidetzak eta horiek eragindako eta horiek berezko dituzten jarduerak.

Hortaz, behartuta zaude datu pertsonalak ematera, datu horiek gabe ezinezkoa baitugu eskatu duzun zerbitzua betetzea.

Bestalde, helburu dauka argitalpenen sustapena egitea interesa izan dezaketen pertsona interesatuek adierazitako lehentasunak oinarri hartuta.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuen argitan.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Identifikaziorako datuak: izen-abizenak, helbidea (posta helbidea eta elektronikoa), telefono eta fax zk.
  • Datu pertsonalak:  nazionalitatea.
  • Transakzio datuak: zuk hartutako ondasunak.
  • Egoera sozialari buruzko datuak: kulturaren arloan interesekoak diren gaiak.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Tratamenduaren legezko oinarria da adierazitako helburuetarako adostasun esplizitua eman duzula. Hala ere, jakinarazten dizugu adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea duzula, baina horrek ez duela inongo eraginik lehendik emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean. Era berean, zure adostasuna ezinbestekoa izan daiteke zuri dagokizun kontratu bat gauzatzeko edo, zure eskariz, kontratua egin aurreko neurriak ezartzeko.

Argitalpen sustapenari dagokionez, datuen tratamendurako lege oinarria da zure baimen esplizitua.

Hartzaileak

Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Ez zaie hirugarrenei lagako tratamendu honen xede den daturik, legeak agindu ezean.

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzea eskatzeko, edo ezabatzea eskatzeko, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten denean, eskubidea duzu zure datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, eta beste arduradun bati emateko datuok.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Argitalpenen arloko sustapenetarako tratatzen diren datuen kasuan, UPV/EHUk helburu horietarako erabiltzeari utziko dio erabilera horren kontra zaudela adierazten duzun unean.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak:

http://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean:

http://www.avpd.euskadi.eus/s04-5213/eu