Hezkuntza eta Psikologia seriea
1. Seriearen ildoak
Hezkuntza eta Psikologia seriearen xedea da bi arlo hauetan interes zientifikoa duten testuak jartzea ikertzaileen eta komunitate unibertsitarioaren eskuetan, bai eta gai hauetan interesa eduki lezakeen edonoren eskuetan ere. Helburua da zehaztasunez jorratzea argitalpenen merkatuan eskaria duten esparru tematikoak, eta berauek hedatzen laguntzea.
Argitalpenen maiztasuna, jasotako orijinalen araberakoa izango da. Edozein kasutan, ez da bi argitalpen baino gutxiago argitaratuko urtean zehar.
Testuek kalitatezko ekarpen zientifikoa eskaini behar dute eta, beraz, onartuak izateko pareko ebaluazio itsu eta bikoitza gainditu beharko dute.
Unibertsitateko testu arruntak, doktorego tesiak eta jardunaldi, kongresu, sinposio edo omenaldietarako aktak ez dira argitaratuko serie honetan, Argitalpen Zerbitzuak dituen beste atal batzuetan baizik.
2. Hasiera data
1995. urtea
3. Zuzendaritza
Eneko Tejada Garitano
Eneko Tejada Garitano doktorea (UPV/EHU) Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakaslea da Bilboko Hezkuntza Fakultatean eta MUTAE (UPV/EHU) Master ofizialean. Ikertzaile gisa, nazioarteko hainbat Ikerketa-garapen eta berrikuntza proiektutan parte hartu du. Hezkuntza teknologian aditua, Euskal Ikerketa Sistemako WebLearner ikerketa-talde kontsolidatuko kidea da.
Nahia Idoiaga Mondragon
Psikologia eta Psikopedagogian lizentziatua, Psikologian doktorea ere bada nazioarteko aipamenarekin. Hezkuntzaren psikologian eta psikologia sozialean errotuaz, inklusio sozio-hezitzailearen, hezkuntzaren, feminismoaren eta osasunaren inguruko ikerketak burutu ditu. Irakaskuntzari dagokionez Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia sailean irakasle da 2016tik.
4. Aholku batzordea
4.1. Kideak
Hezkuntzaren eta Psikologiaren arloetan adituak eta arituak diren unibertsitate irakasleek osatzen dute Aholku Batzordea.
Urtza Garay Ruiz UPV/EHU Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila |
Pedagogian doktorea, psikodidaktikan espezialitatea. Testu edizioan eta hezkuntza eleanitzean aditua. Ikerketa lerroak: teknologia berriak hezkuntzan, eleaniztasunaren eta kultura aniztasunaren trataera ikastetxeetan eta gizartean |
Nekane Arratibel Insausti Mondragon Unibertsitatea Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatea (HUHEZI) |
Psikologian doktorea, Gizarte Psikologia arloan. Psikosoziolinguistika arloan aditua. Ikerketa lerroak: euskara eta kultura normalizazioa hezkuntzan eta gizartean, euskararekiko jarrerak eta motibazioa |
Aintzane Etxebarria Lejarreta UPV/EHU Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila |
Euskal Filologian doktorea, Deustuko Unibertsitatean euskararen irakaskuntzaren esparruko tesia burutu zuen. Egun, hizkuntzaren irakaskuntzarako gai hauek ikertzen ditu: ahozko trebetasuna nahiz hizkuntza bariazioa eta prosodia gaitasuna garatzeko baliabideak |
Garbiñe Ortiz Anzola UPV/EHU Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Saila. Psikologia Fakultatea |
Psikologian doktorea. Jakintza-arloa: Gizarte-psikologia. Ikerketa-lerroak: talde-arteko harremanak, genero-estereotipoak, erakunde-kultura, hizkuntzaren erabilera |
Laura Mintegi Lakarra UPV/EHU Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saila |
Unibertsitate Irakaslea, Historian lizentziaduna eta Psikologian doktorea, Literatura eta Psikoanalisiaz egindako tesiarekin. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko zuzendaria 1999tik 2008ra eta 2010tik 2012ra. Ikerketa lerro nagusiak: Gaitasun Komunikatiboa eta Literaturaren didaktika. |
Jaione Apalategi Begiristain Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP) Psikologia eta Pedagogia Saila |
Pedagogian doktorea. Didaktika eta Eskola-Antolakuntza Arloa. Ikerketa-lerroak: Hezkuntza-erakuntza eta hololinguistikaren teoria-praktika, Pedagogia zientzia irakasle-prestakuntzan, Ikastetxearen zuzendaritza, Irakaskuntza-ikaskuntza sortzailea. |
Josep Ballester Roca Universitat de València Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila |
Filologian doktorea. Ikerketa-lerroak: Literatura, Linguistika eta kulturarteko hezkuntza, Literatura konparatua testuinguru eleanitzetan. "Educación Literaria, Lingüística, Cultura y Sociedad" ikerketa-taldearen koordinatzailea. Lenguaje y Textos ikerketa eta berrikuntza aldizkariaren zuzendaria. |
Xabier Isasi Balanzategi UPV/EHU - Psikologia Fakultatea Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Saila |
Doktorea. Ikerketa-lerroak: Gizarte Zientzien metodologia; Demolinguistika; Soziolinguistika; Aldagai anitzeko analisiak eta eredu aplikatuak. |
Pablo Sotes Ruiz Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP) Psikologia eta Pedagogia Saila (zuzendaria) |
Psikologian doktorea. Jakintza-arloa: Garapenaren eta hezkuntzaren Psikologia. NUPeko hizkuntza plangintzarako zuzendari ohia. Ikerketa lerroak: Hezkuntza eleaniztunean hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza. Hizkuntzekiko jarrerak eta sinismenak. |
Andoni Barreña Agirrebeitia Universidad de Salamanca - Filologia Fakultatea Espainiar Hizkuntzaren Saila |
Euskal Filologian dotorea. Ikerketa-lerroak: Euskararen jabekuntza L1 gisa, Bi hizkuntzen jabekuntza elebiduna, Munduko hizkuntza aniztasuna. |
4.2. Eginkizunak
Hezkuntzaren eta Psikologiaren arloetan adituak eta arituak diren unibertsitate irakasleek osatzen dute Batzorde Zientifikoa. Beraien eginkizuna da testu orijinalak seriera erakartzea, argitaratuko diren testuen kalitate zientifikoa bermatzea, argitaralpen eremu berriak jorratzeko proposamenak plazaratzea eta, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak proposatuz gero, ebaluazio itsuaren prozeduran parte hartzea.
5. Originalak bidaltzeko jarraibideak
Originalak Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzari bidaliko zaizkio (berezko inprimakia erabili), ondorengo informazioa jasotzen duela: egilearen datuak, lanaren titulu osoa (alda daiteke aurrerago), interes zientifikoa, helburuko irakurleak eta lanak izan dezakeen garrantzia. Lanak argitaratu gabea izan behar du edo jatorrizko ikerketa baten emaitza.
Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak aztertu eta erabakiko du lana argitara daitekeen, Batzorde Zientifikoan dauden serie honetako aholkulariekin kontsulta egin ostean.
Lana aintzat hartuko balitz, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak bi ebaluatzaile eta ordezko bat aukeratuko ditu.
Ebaluazio txostenak gehienez bi hilabeteko epean jasoko ditu Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak.
Ebaluazioak eskuan, seriearen Batzorde Zientifikoak erabakiko du argitalpena onartu, errefusatu, aldaketak egiteko iradokizuna luzatu ala hirugarren ebaluazio bat eskatu.
Originalak PDF formatuan aurkeztuko dira, irudiak, taulak, argazkiak eta bestelako grafikoak barne dituela.
6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa
Onartuak izateko, testuek pareko ebaluazio itsu eta bikoitza gainditu beharko dute gutxienez bi txostengilek eginda.
Bi txostenak aldekoak badira, argitaratzeko aholku positibotzat erabiliko da, nahiz eta aldaketak egin ahal izango diren ebaluazioko txostenaren iradokizunak eta gomendioak jasotzeko.
Bi txostenak kontrakoak badira, lana ez argitaratzeko aholkutzat hartuko da.
Ebaluazio bat aldekoa bada eta bestea kontrakoa, hirugarren ebaluazio txostena eskatu ahal izango da.