Komunikazioak igotzea
Abstractak 600 - 800 hitzekoak izango dira (erreferentziak kenduta) eta EasyChair bidez igo behar dira: https://easychair.org/my/conference?conf=felxxix2025, 2025eko maiatzaren 15a baino lehen, 23:59 GMT.
Abstractak ingelesez aurkeztu behar dira. Hala ere, euskaraz idatzitako eta ingelesera itzulitako proposamenak ere onartuko dira.
Mesedez, aintzat hartu abstract guzitak
- EasyChair bidez igo behar direla,
- ezin dira emailetik bidali,
- PDF artxiboak izan behar dira,
- ezin da Microsoft Word dokumenturik igo (.docx edo .doc dokumentuak).
EasyChair-en PDF formatuan igotako abstract-ak baino ez dira aztertuko.
Abstract-en egileei 2025eko ekainaren 30a baino lehen jakinaraziko zaie proposamena onartu den, eta 2000 - 3000 hitzeko dokumentu batera zabaltzeko eskatuko zaie, Programaren Batzordeak egindako iruzkinak kontuan hartuta, eta formatuak FELek 2025eko irailaren 11rako argitaratutako jarraibideen arabera egokitzeko.
Kongresuko gai nagusiei lotutako proposamenak baino ez dira kontuan hartuko programan sartzeko. Konferentzia-dokumentuan testuinguruaren, aztertutako gaiaren, erabilitako metodologiaren eta erreferentzia nagusien berri eman beharko da labur-labur, emaitza eta ondorio nagusien aipamenarekin batera.
Konferentzia-liburuak biltzar-liburu gisa bilduko dira, eta kongresuaren web-orrian jarriko dira eskuragarri.
Konferentziako lan hautatuak Brill nazioarteko editore nagusiak argitaratuko ditu FEL-Brill Endangered Languages Series Sailaren barruan.
Data garrantzitsuak:
- 2025eko maiatzaren 15a: abstract-ak igotzeko azken eguna
- 2025eko ekainaren 30a: aukeratutako egileei jakinarazpena bidaltzea
- 2025eko irailaren 11: kongresuko dokumentuak aurkezteko azken eguna
- 2025eko urriaren 22, 23, 24a: kongresua
- 2025eko urriaren 25a: ateraldia
Harremanetarako helbidea: fel2025@ehu.eus
Nola bidali
EasyChair plataforma ezagutzen ez baduzu:
- Sartu EasyChair webgunean, https://easychair.org
- Sakatu "Log in"
- Sakatu "create an account"
- Bete inprimakia eta irakurri jarraibideak.
Kontua sortu eta aktibatu ondoren, zoaz FEL2025-eko aurkezpenak igotzeko estekara, sakatu "author", eta aurkezpenak igotzeko webgunera eramango zaitu.