Zer egin Gasteizen?
Iritsi bezain pronto ohartuko zara: Vitoria-Gasteiz atsegina da, erosoa, eta bizitzeko diseinatuta dago. Dena dago hurbil, baita Eraztun Berdea izenez ezagutzen den hiriaren perimetroa ere, oinez zein bizikletan zeharkatzeko moduko sei parke handiek osatutakoa. Horietako batean, Salburuan, hainbat urmael daude. Migrazio igarobide batean kokatutako urmaelak direnez, hegazti ugari geratzen dira bertan. Norako turistiko iraunkorraren nazioarteko ziurtagiria lortu du, Biosphere Responsable Tourism.
Vitoria-Gasteizek eskaintzen dizun beste altxor bat Erdi Aroko hirigunea da. Obal itxura dauka, eta Euskadiko hirigune historiko enblematikoenetako bat da.
Iturria: Tourism Euskadi
Informazio gehiago: Turismo-bulegoa eta Turismoa Gasitezen.
