CFP

CALL FOR PAPERS

GJH galdua. Arriskuan dauden hizkuntzak eta Garapen Jasangarria

Zergatik oihukatzen dugu jasangarritasunaren alde, baina mutu gaude hizkuntzen egoerarekin? 

Garapen Jasangarrirako Helburu edo GJH horiek, NBEren hitzetan, "guztiontzat etorkizun hobea eta jasangarriagoa lortzeko plana" dira. "Erronka globalei" erantzuten diete, besteak beste, pobrezia desagerrarazteko, osasun eta ongizatea bermatzeko, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko, ingurumena babesteko, giza eskubideak defendatzeko eta zuzenbidezko estatua sustatzeko. Hala ere, hizkuntzak ez dira esplizituki aipatzen, eta kultura jorratzeko modua oso mugatua da oraindik. Hizkuntzalari batek dioen bezala (Suzanne Romaine (2019: 41), "hizkuntza da jasangarritasunari buruzko eztabaida globalean falta den lotura". 

Hizkuntza aniztasunik eta eleaniztasunaren sustapenik gabe, komunitate asko baztertuta gelditzen dira, eta erabakiak hartzeko prozesuetatik eta oinarrizko baliabideak eskuratzeko bideak ukatzen zaizkie, bereziki talde gutxitu, indigena eta talde baztertuei. Hizkuntzak arriskuan jartzea edo desagertzea bazterketa horren ondorio izaten da, baina areagotu ere egiten du. 

Hauek dira azpi-gai nagusiak:  

  • Arriskuan dauden hizkuntzen, hizkuntza gutxituen eta indigenen eta garapen jasangarriaren arteko loturen kontzeptualizazioa. 
  • Komunitatean eta erakunde publikoetan oinarritutako ekimenen esperientziak, bi agendak barne hartzen dituztenak. 
  • 2030 Agendaren etorkizuneko ikuspegiak eta hizkuntza eta kultur aniztasunerako 18. helburua sartzeko aukerak eta erronkak. 
  • 18. GJH diseinatzea. GJHek 10 helmuga dituzte batez beste. Zein hizkuntza-elementu edo -dimentsio dira funtsezkoak 18. GJHan, garapen jasangarria lortzeko? Honako aholku hauek edo antzekoak izan daitezke. 

Mesedez, irakurri komunikazioak aurkezteko deialdia eta azpi-gai guztiak esteka honetan: https://www.ehu.eus/eu/web/mho-unesco-katedra/presentation1