Kokapena - nola iritsi

Kokapena

Kongresua Arabako Campuseko Letren Fakultateko Gradu Aretoan izango da. 

Helbidea: Unibertsitateko Ibilbidea, 5. 01006 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34 945013195

E-maila: letrak.fak.atezaina@ehu.eus

 

Egin klik estekan helbide zehatza ikusteko

Nola iritsi

Gasteiza iristeko hainbat modu daude.

  • HEGAZKINA

Gasteizen aireponrtua dago eta, besteak beste, Sevilla, Mallorca, Bruselas (Belgika), Kolonia-Bonn (Alemania) eta Milanetik (Italia) irits zaitezke. Aireportutik hirira iristeko tiketak aireportuan bertan edo webgune honetan eros daitezke.

Gasteiztik hurbilen dauden aireportuan Donostia eta Bilbokoak dira, eta azken honetan batez ere nazioarteko hegaldi ugari daude. Bilboko aireportutik Gasteiza iristeko, terminalean dagoen autobus geltoki bakarretik irteten den autobusa hartu behar da. Azken geralekuan jaitsi, Bilboko autobus geltokian (Intermodal). Autobusak 15-20 minuturo ateratzen dira, eta bidaiak 20-25 minutu irauten du. Bilboko autobus geltokitik Gasteiza doan autobusa har daieke La Union enpresarekin. Bidaiak 45 minutu irauten du.

  • AUTOBUSA

Bilboko eta Donostiako aireportuetatik autobusez irits zaitezke Gasiteza. Bilboko gus geltokitik: 3714 edo 3717 autobusak. Donostiako autobus geltokitik: DG07 > DG05D autobusak.

Madril, Bartzelona edo Zaragozatik, besteak beste, autobusez irits daiteke. Tiketak Alsako webgunean erosten dira.

  • TRENA

Tren geltokia Gasteizko zentroan dago, kongresua egingo den tokitik 2 minutura. Espainia eta Frantziako hiri gehienetatik trena har daiteke. Tiketak Renfeko webgunean erosten dira.