Deialdi honen helburua UPV/EHUn eskaintzen diren irakaskuntzak birtualizatzeko estrategiari babesa ematea da, online irakaskuntza modalitatean esperientzien diseinu eta ezapenekin. Horretarako, eCampus zerbitzuak online ikastaroak sortzeko eskari-prozedura ezarri du.
Deialdi honetan eCampusek bere baliabideak, UPV/EHUko helburu estrategikoekin bat egiteko, birplanteatu ditu. Horretarako ondoko Ekintzetan arreta jarriko da:
- Gaur egungo prestakuntza-eskaintza online modalitatera egokitzea bultzatu. Aldi berean online irakaskuntzan ekimen berritzaileen ezarpena bultzatuko da.
- Etengabeko prestakuntza eta prestakuntza osagarriko programak ezartzen lagundu, bai erdipresentzial eta baita online modalitatean ere.
- Era irekiko online kurtsoak sortuz eta emanez, UPV/EHUren online formakuntza-agente izaera nabarmendu, bai estatu mailan, bai nazioarte mailan.