Letrak zientziarako testu zientifikoak idazkera teknikak

Letrak zientziarako testu zientifikoak idazkera teknikak

Parte hartzailearen profila:

EHUko doktoretza-ikaslea

Datak:

2019 martxoa-maiatza

Eskolak emateko hizkuntza:

Euskara

Iraupena (orduak):

32 ordu (4 orduko 8 saio; astean behineko saioak).

% 75 edo gorako asistentzia nahitaezkoa izango da, beti arrazoi justifikatuengatik ("Oinarrizko arautegia MDe-k antolatutako zeharkako prestakuntza jardueretan parte hartzeko", 2. puntuan)

Tokia eta egunak:

Bizkaiko kanpusean, ostegunetan 15:00tik 19:00tara (lehen saioa, martxoak 7an).

Tokia   Data

Ordutegia

 

Leioa

Biblioteko Nagusia

1. solairua, 6B gela

Martxoak 7, 14, 21, 28

Apirilak 4,11

Maiatzak 2, 9

15:00-19:00

Hizlari eta irakasleak:

Guillermo Roa, Kimikan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. 1999tik zientzia-dibulgatzailea Elhuyar Fundazioan. Dibulgatzaile izan da medio askotan: paperezko argitalpenetan (Elhuyar adlzikarian batez ere), Interneteko medioetan bai eta irrati eta telebistan ere bai. Hain zuzen ere, gaur egun irratian eta telebistan egiten du lan: 14 urteko eskarmentua du Euskadi Irratiko Norteko ferrokarrilla zientzia-irratsaioan esatari et zuzendari moduan, eta 5 urtez izan da ETBko Teknoopolis saioaren erreportaria eta ilustratzaile zientifikoa.

Parte-hartzaile kopurua:

8-12

Ordainsaria:

35 €. Behin onartuta, 35 euroko diru zenbatekoa sartu UPV/EHU-ren banku kontuan, zure izena eta bi abizen jarriz.

Bidali ordainketaren frogagiria mde@ehu.eus helbidera.

Izen-ematea:

Bertan behera.

Helburuak:

1. Oinarrizko erredakzio-teknikak analizatu eta ikasi, eta gero euskarazko zientzia-testuetara aplikatzea. Horretarako aproposak diren erramintak ezagutzea, bai euskaraz idazteko, baita beste hizkuntzetan ere.

2. Zailtasunak zein diren identifikatu, eta zientzia komunikatzeko estilo eta formatu egokiak esploratzea. Horretan kazetaritzaren esparrua, dibulgazioarena bai eta argitalpen espezializatua ere sartuko dira.

3. Gogoetan bat egingo dugu, zientziari berari testu zientifikoen idazkerak nola eragiten dion argitzeko. Horretarako, ezinbestekoa da zientziak berak nola komunikatzen dituen ikerketaren emaitzak aztertzea. Hausnarketa bat egin beharra da.

4. Ikuspegi orokor batez, zientzia idatziz komunikatzeko medio eta formatu berriak ezagutzea.