2022_04_21_tutoretza_plana_plan_tutorial

Tutoretza Plana

SARRERA
2010aren bukaeran BOEn argitaraturiko 1791/2010 Errege Dekretuan, Unibertsitateko ikasleen estatutua onartu zen. Estatutu horretan, V. kapituluren 19. artikuluan zera aipatzen da: "Ikasleek orientazioa eta zeharkako jarraipena jasoko dituzte beren titulazioari buruz. Informazio horrek, besteak beste, honako alderdi hauek jasoko ditu: a) Titulazioaren helburuak; b) Titulazioaren bitarteko pertsonalak eta baliabide materialak; c) Ikasketen egitura eta programazio progresiboa; d) Aplikatzen diren irakaskuntza-metodologiak; e) Ebaluaziorako prozedurak eta kronogramak; f) Kalitatearen adierazleak, esaterako, ikasketen akademia-errendimendu aurreikusia eta benetakoa edo titulatuen laneratze-tasak".

Horren ondorioz, UPV/EHUko Farmazia Fakultatean Tutoretza Plan bat indarrean jarri dugu, Ikastegian eskaintzen diren graduko titulazio guztietako ikasle berriei zuzenduta. Planaren arabera, ikasle horiei guztiei tutore bana esleitzen zaie, Fakultateko irakasleen artean aukeratua.

HELBURUAK
-Ikaslea unibertsitateko ingurune berrira egokitzen laguntzea
-Ikasketa autonomoa bultzatzea
-Orientazio akademiko, pertsonal eta profesionala ematea


TUTOREAREN ZEREGINAK

  • Farmazia Fakultateko ikasle berriak hartzea unibertsitateko ingurune berrira egokitzen laguntzeko
  • Oro har UPV/EHUko eta bereziki Farmazia Fakultateko zerbitzu eta jarduerei buruzko laguntza, informazioa eta orientazioa eskaintzea
  • Tutoretzapean dituen ikasleak kontzientziatzea unibertsitatean ikasteak esan nahi duenaz (iraunkortasunari buruzko araudia, ikasketa-ohiturak, ikaskuntza autonomoa, tutoretza akademikoetara joatea, kontsulta bibliografikoak)
  • Ikasleen prestakuntzan hobekuntza eragingo duten jardueretan parte hartzea sustatzea (jardunaldiak, ikastaroak, hitzaldiak)
  • Tutoretzapean dituen ikasleen jarraipen akademikoa egitea
  • Tutoretzapean dituen ikasleen zeregin akademikoari eragin diezaioketen alderdiak identifikatzea eta dagozkien zerbitzuetara bideratzea
  • Tutoretzak egiteko zenbait ordu izatea
  • Eskaturiko txostenak betetzea eta Tutoretza Planaren Koordinazioak deituriko bileretara joatea


GARAPENA
Ikasleekin, oro har, hiru talde-bilera egingo dira: ikasturtearen hasieran, lehenengo lauhilekoaren bukaeran eta ikasturtearen bukaeran. Azken bilera hau hurrengo ikasturtearen lehengo astean egingo da.

Gainera, ikasleek, beharrezkoa ikusten badute, bilera indibidualak ere eska ditzakete.

Ikasturtearen hasieran, lehenengo bilerarako deia egingo zaio ikaslegoari posta elektronikoaren bidez.
Bileraren ondoren 1. jarraipen-txostena betetzen da
Egelapi esteka

Bigarren lauhilekoaren hasieran, bigarren bilerarako deia egingo da eta bileraren ondoren 2. jarraipen-txostena betetzen da
Egelapi esteka

Hurrengo ikasturtearen hasieran, azken bilerarako deia egingo da, amaierako txostena betetzen da eta iritzi-inkesta pasatzen zaie ikasleei
Inkesta esteka


Tutoretza planari buruzko edozein kontsultarako helbide elektronikoa: ff.berrikuntzakalitatea.dekanordea@ehu.eus