Breadcrumb

Sarrera-giza-nutrizioko-eta-dietetikako-gradua

Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua - Aurkezpena

Jaten duguna gara. Hartzen ditugun elikagaiek gure bizi funtzioak betetzeko beharrezkoa dugun energia ziurtatzen digute, eta, gainera, lagungarriak dira gure organismoaren ehunak konpontzeko eta berregiteko. Gaur egun badakigu nutrizio egoki batek gaixotasunak prebenitzen dituela eta horien tratamendurako lagungarria izan daitekeela; hortaz, ikerketa funtsezkoa da jakintza adar honetan.

Gradu honek nutrizioan eta dietetikan profesional aditua izateko prestatuko zaitu, eta pertsona osasuntsuei edo patologiaren bat daukatenei orientazioa eman ahal izango diezu menuak diseinatuz edo elikadura programak kudeatuz. Tituluak gaitasuna emango dizu, halaber, pisuari edo gaixotasun kronikoei lotutako osasun arazoak lantzeko, nutrizioaren ikuspegitik.

Nahitaezko kanpoko Praktiken bidez zure prestakuntza osatuko duzu zentro publikoetan edo enpresa nahiz erakunde pribatuetan.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Osasun Zientziak

Ikastegia

Farmazia Fakultatea

Campusa

Araba

Harremanetarako

secretariadealumnado.ff@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,92 €

Gutxieneko nota

10,365 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

50 plaza

botoia-liburuxka-Farmazia-Fakultatea

Grado-nutricion-humana-dietetica-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Osasun profesional gisa arituko zara nutrizioa eta dietetikan aditua izanik.
  • Prestakuntza integrala, osasunaren sustapena helburu eta elikadura bitarte.
  • Harreman zuzena mundu profesionalarekin, nahitaezko praktikak eginda eremu pribatu nola publikoko ospitaleetan, gizarte ongizateko guneetan, ikastetxeetan eta beste.
  • Nazioartekotasunarekiko bokazioa: prestakuntza beste unibertsitate batean osatu ahal izango duzu estatuan, Europan edo Latinoamerikan.

giza-nutrizioko-eta-dietetikako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Nutrizioak eta horrek gizakiengan duen eragina interesatzen bazaizu eta pertsonen arteko harremanetarako gaitasuna eta enpatia baduzu, aukera ezazu Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua.

Irudia

Irteera profesionalak

Lanbide askotan sartzeko aukera izango duzu:

  • Nutrizio klinikoa eta nutrizio aholkularitza
  • Nutrizio hezkuntza
  • Taldeentzako sukaldaritza: ikastetxeak, ospitaleak, egoitzak, hotelak, jatetxeak, etab.
  • Elikagaien industria
  • Elikadura segurtasuna
  • Kirol nutrizioa
  • Osasun publikoa
  • Irakaskuntza
  • Ikerketa nutrizio eta dietetika esparruetan