Gero eta gehiago jabetzen gara ingurumena eta natura baliabideak babestuko dituzten ereduak diseinatzearen beharraz. Askotariko erronkei egin behar diegu aurre: garapen jasangarria, uren tratamendua eta arazketa, atmosferara egindako igorpenen tratamendua eta kontrola, hondakinen kudeaketa, lurralde plangintza, energia berriztagarriak… Erronka horiei guztiei zorroztasunez eta fidagarritasunez aurre egiteko, beharbeharrezkoak dira Ingurumen Zientzietako prestakuntza espezifikoa jaso duten pertsonak.
Profesional modura prestatuko zara, eta gai izango zara ingurumenaren babeserako eta prebentziorako jarduerak aztertzeko eta garatzeko, ikuspegi integral batez, faktore teknikoak, zientifikoak, ekonomikoak, juridikoak eta sozialak aintzat hartuta.
Gradu honek izaera esperimental nabarmena du, laurden bat laborategiko eta landako praktiketan egiten baita. Nahitaezko praktiken bidez, lanbide honen eguneroko lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzu.
Knowledge areas
Science
Centre
Campus
Alava
Contact
secretariadealumnado.ff@ehu.eus
Duration
4 courses
Number of credits
240 ECTS credits
Languages
Basque, English, Spanish
Study type
Face-to-face degree
Price per credit in first registration
18,85 €
Pass mark
8,140 in ordinary exam session (2024/25)
Places available
50 places
4 razones para elegir este grado
- Serás profesional experto/a en el medioambiente y los recursos naturales.
- Formación integral que incluye aspectos científicos, técnicos, socioeconómicos y legales.
- Conexión con el mundo profesional mediante prácticas en reconocidas empresas privadas o en centros públicos.
- Vocación internacional: podrás completar tu formación en otra universidad nacional, europea o de América Latina.
Sarrera-profila
Ingurumenaz liluratuta dagoen pertsona bat bazara, zure ingurunea hobetu nahi baduzu eta biologiako eta kimikako ezagutzak badituzu, Ingurumen Zientzietako Gradua aukera ezin hobea da zuretzat.
Irteera profesionalak
Gradu honen diziplinartekotasunak lan aukera asko irekiko dizkizu:
- Ingurumen auditoriak eta aholkularitzak enpresa eta erakunde publikoetan
- Ingurumen prestakuntza eta hezkuntza naturaparkeetan,ingurumena ezagutzeko zentroetan, ikastetxeetan, etab.
- Airearen, uren eta lurzoruen kalitatearen analisia eta kontrola
- Hondakinen kudeaketa
- Kutsatzaileak kontrolatzeko sistemen ezarpena
- Lurzoru kutsatuen kontrola eta tratamendua
- Ingurune naturalaren kudeaketa
- Irakaskuntza
- Ikerkuntza ingurumenenaren esparruan eta animalia eta landare biologiaren arloan besteak beste