2023-2024 Gral onenaren sariak
Medikuntza Pertsonalizatuko i+Med Gelako jardun eremuarekin zerikusia duten Gradu Amaierako Lan onenak saritzeko UPV/EHUk i+Med GELAKO SARIEN I. ediziorako deialdia egiten du. Deialdi honen helburua 2023- 2024 ikasturtean aurkeztu, defendatu eta ebaluatu diren UPV/EHUko ikasleen ezaugarri horietako lanik onenak aitortu, agerian jarri eta saritzea da.
Eskaerak elektronikoki aurkeztuko dira Medikuntza Pertsonalizatuko i+Med Gelaren webguneko formularioaren bidez. Aplikazioei buruzko galderak helbide elektroniko honetara bidal daitezke: aulaehu-imasmed@ehu.eus.
Eskaerak aurkezteko epea 2024ko irailaren 30ean hasi, eta 2024ko urriaren 15ean amaituko da.
Bi sari banatuko dira Gradu Amaierako Lan hoberenei zuzenduak: lehenengo saria 450€-koa izango da eta bigarrena, aldiz, 250€-koa.