Breadcrumb

autogestioa_autogestion

Praktika Tutelatuen Autogestioa

PROZEDURAREN LABURPENA

1.- Inongo izapiderik hasi baino lehen, ikasleak Praktika Tutelatuen autogestioa egiteko asmoa duela esan behar dio Kanpoko Praktiken dekanordeari.

2. Ikaslea bere aukerako enpresarekin edo erakundearekin harremanetan jarriko da. Enpresa fakultateak kudeatzen duen ikasturteko praktiketako eskaintzaren barruan ezin da egon. Hau konfirmatzeko, Kanpoko Praktiken dekanordearekin harremanetan jarri beharko da posta elektronikoaren bidez: ff.praktikak.dekanordea@ehu.eus .

Praktiken autogestioa atzerriko enpresetan ezin da egin. Praktika horiek mugikortasun programa baten barruan egin behar dira.

Farmazia Graduaren kasuan, Euskadiko, Errioxako edo Kantabriako farmazia bulegoekin edo ospitaleekin ezin izango da autogestiorik egin.

3. Behin enpresaren edo erakundearen aldetik onarpena lortuta, horrek Kanpoko Praktiken dekanordearekin harremanetan jarri beharko du posta elektronikoaren bidez ff.praktikak.dekanordea@ehu.eus . Postan, Praktika Tutelatuak egiteko ikastea onartzen duela adierazi behar da eta enpresa/erakundearen fitxa beteta erantsita bidali:

4. Kanpoko Praktiken Dekanordea enpresa/erakundearekin egin beharreko kudeaketa egiteaz arduratuko da. Aipaturiko zentroa autogestio-prozedura hasi duen ikasleari esleituko zaio.

5.- Enpresa/erakundeak, hala nahi  izanez gero, hurrengo ikasturteko Fakultatearen Praktika Tutelatuen plaza-eskaintzan parte hartuko du.

6.- Kanpoko Praktika Akademikoen Araudiaren arabera, praktikaldian ezin dute inolako kontratu-harremanik izan Praktika Tutelatuak egingo diren zentroarekin (enpresa, erakunde edo erakunde publiko edo pribatua edo unibertsitatea bera). Praktika Tutelatuen arduraduen dekanordeak eman ezean.
Baimena eskatzeko, ikasleek Instantzia Praktika Tutelatuen ardura duen dekanordeari: ff.praktikak.dekanordea@ehu.eus bidali behar diote, kontratuaren fotokopia bat erantsita Instantzian kontratuari buruzko datuak adierazi behar dira.

Instantzia.docx - Instantzia.pdf

7.- GND, IZ eta EZT titulazioei dagokienez, praktikak UPV/EHUko antolakuntza-unitate batean egiten badira, antolakuntza unitate horren arduradunak (saila edo ikerketa-taldekoak) baimen eskaera egin beharko du III Eranskina betez,  kanpoko praktika akademikoen programan parte hartzeko. Praktika ikerketarako diruekin ordainduko bada, dagokion Campuseko Errektoreordetzari eskatu beharko dio baimena. Praktika ikerketarako diruekin  ez bada ordaindu behar: praktika irakaskuntza zentro batean burutuko bada, baimena eskatu beharko zaio Zentroko Dekanotzari; eta, praktika Errektoreordetza batean burutuko bada, dagokion Errektoreordeari baimena eskatu behar zaio.

Epea: enpresa/erakundearen onarpena eta betetako fitxa jasotzeko epea plazen esleipen eguna baino hilabete bat lehenago amaituko da.