Breadcrumb

2021_07_25_matrikula_eta_irakasgaiaren_aurkezpena_matrícula_y_presentacion_de_la_asignatura

Matrikula eta irakasgaiaren aurkezpena

Gradu Amaierako Lanaren (GrAL) matrikula Farmazia Fakultateak ezarritako matrikula-epearen barnean egingo da, GAUR aplikazioaren bitartez edo Ikasleen Idazkaritzara joanda. Edozein kasutan, GrALaren matrikula egin ahal izateko, ikasleak matrikulatuta izan beharko ditu ikasketa plana bukatzeko geratzen zaizkion irakasgai guztiak.

• GrALa euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez idatzi, aurkeztu eta defendatu ahal izango da, eta ikaslea matrikulatu den hizkuntzan egin beharko da.

• Hizkuntza-aldaketa Ikasleen Idazkaritzan eskatuko da talde-aldaketa egiteko ezarritako epean.

• Zuzendaria esleitu denean hizkuntza-aldaketa egitea beharrezkoa bada, eskaera gaiaren proposamena Ikasleen Idazkaritzan entregatzen denean egin beharko da.

• Matrikulak ohiko deialdi baterako eta ezohiko deialdi baterako eskubidea ematen du, eta hura egiteko dagozkion prezio publikoak ordaindu behar dira. Ezarritako deialdietan lana defendatu ez duten edo gainditu ez duten ikasleek berriro egin beharko dute matrikula hurrengo ikasturtean.

Irailean, Fakultatean eskaintzen den Titulazio bakoitzeko azken kurtsoko ikasleei irakasgaiaren aurkezpena egingo zaie. Infomazio saio horretan Gradu Amaierako Lanaren arautegiari eta ezaugarriei buruzko xehetasunak eskainiko zaizkie ikasleei; besteak beste, izen ematea, zuzendariaren esleipena, memoriaren formatua, matrikula, aurkezpena eta defentsa, edota ebaluazio irizpideak azalduko dira.

Bilaketa bibliografikoari buruzko prestakuntza saioa ere izango dute ikasleek, Campuseko Liburutegiarekin lankidetzan.