Borondatezko Praktikak egitea Kanpoko Enpresetan
Praktika hauek eskolalditik kanpo egin behar dira, hau da: uztailea edota abuztuan. Ez zaie, baina, irizpide hori ezarriko borondatezko praktiken gestiorako Farmazia Fakultatean zehaztuko prozeduran jasotako salbuespenei (ikusi dokumentua "Prozedura")
Ikasleek agiri hauek beharko dituzte Fakultateko Idazkaritzan, behar bezala beteta:
-Eskaera
-Erakundean onartzeko baimen-eskaera
Ikasleak dokumentazio osoa aurkeztu ondoren, eta Kanpoko Praktiken arloko Dekanordeak praktiketarako baimena eman ondoren, tutorea izendatuko da eta enpresarekin egin beharreko hitzarmena izapidetzen hasiko gara 15 eguneko epean.
Ikaslea idazkaritzara joan behar da hitzarmena hartzera praktikak egiten hasi aurretik. Hitzarmena ez da inolaz ere postaz bidaliko.
OHAR GARRANTZITSUA: Ezin da, inolaz ere, praktikak egiten hasi hitzamena sinatu gabe. Gizarte Segurantzan kotizatu beharko da, eta UPV/EHU kudeaketa horretaz arduratuko da diru poltsa egon ezean. Berriz, enpresak edo entitateak diru poltsa eskaini nahiko balu, entitateak berak Gizarte Segurantzaren kotizazioaz arduratu beharko da.