Ikasleak
Gradu Amaierako Lanei buruzko Gida Laburra 2024-25 ikasturtea
GRALerako izena ematea | Dokumentazioa |
---|---|
Lan proposamenakIkasleak proposamen bat egin ahalko du, GAUR aplikazioaren bidez. Ezinbestekoa da titulazioko 180 kreditu gaindituta izatea, barne hartuta graduko oinarrizko gaiak (lehen maila osorik gaindituta). |
|
Lanen hautapenaIrakasleek eskainitako gaiak hautatu ahal ditu ikasleak egutegian ezarritako epeetan. Argitaratzeko epea zabalik dagoen artean, ikasleak bere aukera aldatu ahal izango du. |
|
Lanen esleipenaGradu amaierako lanak GAUR aplikazio informatikoaren bidez esleitzen dira, arautegian zehaztutako irizpideei jarraituta. Esleipenak bi ikasturterako balioa izango du. |
|
Defentsa eskariaGradu amaierako lana defendatu ahal izateko, defentsa eskaria egin behar da aldez aurretik GAUR aplikazioan; eta, horretarako, ikaslea matrikulatuta egon behar da irakasgaian. Eskaria egiterakoan, adierazi behar da zein den deialdia eta defentsa egiteko erabiliko den hizkuntza. |
|
InkestaLana amaitutakoan, ikasleak gogobetetze inkesta bete behar du esleitutako lanaren esteka sakatuz. |
|
Defentsa eskaria onartzeaLanaren zuzendariak defentsa eskaria onartutakoan, ikasleak lana ADDI gordailu digitalean utziko du. Horretarako, mezu elektroniko bat jaso eta bertan lana uzteko ADDIko esteka emango zaio. |
|
Lanaren ebaluazioa eta kalifikazioaEpaimahaiak lana eta defentsa ebaluatuko ditu, lanaren zuzendariak egindako balorazio txostena (hori egitea egoki joko balu) kontuan hartuz. |