EEF-Ikasle Kontseilua

Ikasle Kontseilua

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ikasle Kontseilua

Ikasleek Fakultatean duten ordezkaritza-organo gorena da: Ikastetxeko helburu orokorretan parte hartzen du; ikasleen arreta- eta informazio-zerbitzuen prestazioa kudeatzen du eta eta ikasleek unibertsitate-bizitzako esparru guztietan parte har dezaten sustatzen du.

Baina, horrez gain, Ikasle Kontseiluak beste eginkizun zehatz batzuk ditu: Fakultateko gainerako organoen aurrean ikasleak ordezkatzea; beren eskubide eta betebeharrak betetzen direla zaintzea; urteko jarduera-plana programatzea eta lankidetzan jardutea; bere eginkizunak betetzeko duen aurrekontua administratzea eta kudeatzea; eta unibertsitate-elkarteen sorrera bultzatzea.

Ikasle Kontseilua honako hauek osatzen dute: Unibertsitateko Klaustroko ikasleen ordezkariek, Fakultateko Batzordeko ikasleen ordezkariek, ikasturteko ordezkariek eta Fakultateko ikasle-elkarte bakoitzeko ordezkari banak.

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ikasle Kontseiluaren osaera:

Lehendakaritza: Amaya Rodríguez

Idazkaritza: Irene Baowan del Hoyo

Diruzaina: Pablo González

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ikasle Kontseiluaren Instagram profilera sarbidea

Bilbao-Sarrikoko Ikasle Kontseilua

Bilbao-Sarrikoko Ikasle Kontseiluak Bilbao-Sarrikon (Egoitza) dagoen bulegoen eraikinean (9. erdisotoa) du egoitza, Lankopiren ondoan, eta hurrengo ikasleek osatzen dute:

Lehendakaritza: Irene Baowan del Hoyo Laureano

Idazkaritza: Amaya Rodríguez

 

Posta elektronikoacec.fee-sarriko@ehu.eus

Telefonoa: 94 601 70 09

Donostiako Ikasle Kontseilua

 

 

Ikasle Taldeen Ordezkariak

UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorra eta UPV/EHUko Ikasleen Arautegia oinarri hartuta, ikasturte bakoitzaren lehenengo lauhilekoan ikasleen ordezkariak aukeratu behar dira graduko maila eta talde guztietan; datuak zuzendaritzan daude eskuragarri. Prozesu hori errazte aldera, atalean agiri bat osatu dugu: "Ikasle taldeen ordezkariak aukeratzeko protokoloa".

Bilbo-Elkanoko Ikasle Kontseilua

Gasteizko Ikasle Kontseilua

Arabako Ataleko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ikasle Kontseiluaren egoitza 16. bulegoa da, ikasle guztien eskura dago, eta hurrengo ikasleek osatzen dute:

Kontseiluburua: Mikel Ortiz de Zárate Gil

Idazkaria: Sara Pérez Arbilla

Kontseiluko kidea: Iñigo Treviño Leria

 

Posta elektronikoacec.fee-vi@ehu.eus

Telefonoa: 945 014 473