Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eskaintzen diren titulazioetako irakaskuntzaren koordinazioa
Graduko ikasketak
Ekonomia eta Enpresa Fakultateko graduko ikasketak koordinatzeko prozedura bat dator Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegiarekin eta Graduko ikasketak koordinatzeko protokoloan (PDF, 269KB) adierazten da.
Irakaskuntza eskaintza, ikaskuntzaren emaitzen definizioa, irakaskuntzako metodologiak eta ebaluazio sistemak sailetan zehazten dira bat etorrita titulazio bakoitzeko memoriarekin. Hori guztia irakasgaiaren irakaskuntza gidan biltzen da eta argitara ematen da matrikula epea ireki aurretik, ikasleek eskuragarri izan dezaten irakaskuntzari laguntza emateko plataforma birtualean. Irakasgaia EEFko atal batean baino gehiagotan ematen bada, irakaskuntza gida irakasle guztien artean egiten da irakasgaiko koordinatzaileak gainbegiratuta.
Titulazioaren jarraipena koordinatzaileak (ataleko batzordeak edo/eta ataletako batzarrek izendatuak) bermatzen du, bai eta mailako eta moduluetakoek ere. Koordinazio lana horizontala (irakasgaiak eta moduluak) eta bertikala (moduluak eta graduak) da, ondorengo fluxugraman ikus daitekeenez:
Gradua EEFko atal batean baino gehiagotan ematen bada, irakaskuntza-ikaskuntza bateratzeko prozesua atal bakoitzeko graduko arduradunen arteko koordinazio lanaren bidez bermatzen da.
Gradu bikoitzen koordinazioa batzorde akademikoen bidez egiten da, batzorde horien ardurapekoa baita irakaskuntza eskaintza eta arlo akademikoaren antolaketa. Batzorde akademikoaren osaera Graduko ikasketak koordinatzeko barne arautegian dago jasota.
Prozesu horren emaitza maila bakoitzeko koordinazio txostena da: graduko koordinatzaileek txostenak batu eta sistematizatu ondoren, jarraipen txostena egiten dute. Txosten horiek barne hausnarketarako aukera ematen dute oinarri hartuta etengabeko hobekuntzaren filosofia, eta titulazio bakoitzeko indarguneak eta hobetu beharrekoak antzematen dira. Prozesua bukatzeko, gradu bakoitzeko koordinazio arduradunek ikasleen ordezkariekin hitz egiten dute ikasleen iritzia entzuteko.
Txosten guztiak Kalitate Batzordeak ematen ditu ontzat Fakultateko Batzarrean aurkeztu aurretik, eta, ondoren, web gunean argitaratzen dira gizarte osoaren esku jartzeko titulazioko emaitzak.
EEFko graduko koordinatzaileak (2024-2025 ikasturtea)
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua:
Sarriko | Mª Pilar Zorrilla Calvo | |
Gipuzkoa |
Miren Edurne Aldazabal Etxeberria | |
Araba | Amaia Lafuente Ruiz de Sabando | amaia.lafuente@ehu.eus |
Ekonomiako Gradua:
Sarriko | Arantzazu Gorostiaga Alonso | arantza.gorostiaga@ehu.eus |
Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Gradua:
Sarriko | Alaitz Artabe Echevarria | alaitz.artabe@ehu.eus |
Marketineko Gradua:
Sarriko | Ainhoa Oguiza Tovar | ainhoa.oguiza@ehu.eus |
Negozioen Kudeaketako Gradua:
Elcano | Ixone Alonso Sanz | ixone.alonso@ehu.eus |
EEFn eskaintzen diren gradu bikoitzetako koordinatzaileak (2024-2025 ikasturtea)
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza:
EEF, Sarriko | José Ignacio Cubero Marcos | joseignacio.cubero@ehu.eus |
Gipuzkoa, Zuzenbide Fakultatea |
Iñigo Iruretagoiena Agirrezabalaga | inigo.iruretagoiena@ehu.eus |
Double Bachelor’s degree in Business and Economics:
EEF, Sarriko | Norma Olaizola Ortega | norma.olaizola@ehu.eus |
EAZko Kudeaketa eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitza:
EEF, Araba | Javier Gavilanes Trapote | javier.gavilanes@ehu.eus |
UPV/EHUn eskaintzen diren gradu bikoitzetako koordinatzaileak (2024-2025 ikasturtea)
Negozioen Kudeaketako eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradu Bikoitza:
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea, Leioa |
Ixone Alonso Sanz |
Ingeniaritza Mekanikoko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza:
Ingeniaritza Eskola, Araba |
Fco. Javier García de Amezaga Monte | patxi.garciadeamezaga@ehu.eus |