Iraunkortasuna lortzeko gaitasunak
Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (EEF) Iraunkortasunerako Hezkuntzarekiko (IH) konpromisoa hartzen du, ezagutzan, balioetan eta jarreretan aldaketak sustatzeko funtsezko eragile gisa, guztiontzako gizarte jasangarriagoa eta bidezkoagoa lortzeko. Abiapuntu hartuta UNESCOk (2017) zehaztu eta UPV/EHUk Zeharkako Gaitasunen Katalogoan (2019) bere egin zituen iraunkortasunaren aldeko gaitasunak, UPV/EHUk proposatutako ikaskuntza-emaitzak hiru garapen mailatan banatu dira —oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua—, EEFn ematen diren gradu eta graduondokoen irakaskuntzan gaitasun horiek koordinatu eta ezartzeko. Gaitasun horiek eta horien jarduera-mailak Fakultateko Kalitate Batzordeak baliozkotu ditu 2023/06/30ean.