Euskal Herriko XVI. Ekonomiako Olinpiada
2024-2025 ikasturtea
Kartela eta aurkezpena
Oinarriak
Helburua
Ekonomiaren olinpiaden helburu nagusia da gazte jendearen artean Enpresen Administrazioa eta Ekonomiaren ikasketak sustatzea. Modu berean, harremanak egin eta sendotu nahi dira bigarren hezkuntzako ekonomia eta enpresa antolakuntzako irakasleekin eta gai hauetan interesatutako ikasleekin, etorkizunean gure fakultateko ikasle izango diren horiekin.
Parte Hartzaileak
Ekonomiaren olinpiaden fase lokalean parte hartu ahal dute Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren hezkuntzako ikastetxeetan batxilergoko 2. ikastaroan 2024-2025 ikasturtean Ekonomia eta Enpresa Antolakuntza irakasgaian matrikulatutako ikasle guztiek.
Gaiak
Batxilergoko bigarren kurtsoko "Ekonomia eta enpresa antolakuntza" eta Batxilergoko lehenengo kurtsoko "Ekonomia" ikasgaien gaiak izango dira probaren edukia, Batxilergoko Kurrikulua ezartzen duen Dekretuan adierazten direnak.
Batzorde Akademikoa
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak batzorde akademiko bat izendatuko du. Dekanoa edo berori ordezka lezakeen pertsona izango da batzordeburu eta probak ebaluatuko ditu, ariketak kalifikatu eta fase nazionalean zeintzuk hartuko duten parte zehaztuko dute. Emaitzak Fakultatearen web gunean jarriko dira.
2025ko Ekonomiako Olinpiada antolatzeko batzorde kideak ondorengoak izango dira:
Batzordeburua
- Jon Barrutia Guenaga eta Unai Tamayo
Batzordekideak
- Arantza Ugidos Olazabal
- Izaskun Ipiñazar Petralanda
- Amaia García Azpuru
- Ana Maria Ferrero García Rodríguez
- Aritza López de Guereño Zarrraga
Azterketa
Azterketa anonimoa izango da eta bi orduko proba bat izango da, aurreko atalean adierazitako edukiak jorratuz. 2025eko martxoaren 28an 10:00etatik 12:00etara, fase lokalari dagokion proba egingo da, UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Egoitzako (Sarriko) ikasgeletan.
Salbuespenez, proba lokala egiteko eguna eta/edo ordua aldatu ahal da, baldintzek hartara beharturik, eta, halakorik gertatuz gero, garaiz jakinaraziko zaie ikastegiei.
Izena emana duten ikasleei dei egiten zaie proba hauetara etortzeko, gerora beste jakinarazpenen bat egin beharrik gabe.
Azterketak hiru zati izango ditu:
- Lehenengo zatia, Test motakoa: ekonomiako eta enpresako 15 galdera
- Bigarren zatia, bi ariketa praktiko: 1 ekonomiakoa eta 1 enpresakoa.
- Hirugarren zatia, iruzkinak: testu bati buruzko galderak
Proba aurrez aurre egingo da Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasgeletan, inguruabarrek uzten ez dutenean izan ezik; kasu horretan, proba birtualki eginen da.
Kontaktua
Telefonoa: 946 013 601
Posta elektronikoa: secretaria-decano.fee@ehu.eus
Emaitzak
- (Opens New Window)XV. Olinpiadaren emaitzak (pdf ,43,08 Kb)
- (Opens New Window)XIV. Olinpiadaren emaitzak (pdf ,429,83 Kb)
- (Opens New Window)XIII. Olinpiadaren emaitzak (pdf ,147,15 Kb)
- (Opens New Window)XII. Olinpiadaren emaitzak (pdf ,29,98 Kb)
- (Opens New Window)XI. Olinpiadaren emaitzak (pdf ,24,84 Kb)
- (Opens New Window)X. Olinpiadaren emaitzak (pdf ,32,40 Kb)
- (Opens New Window)IX. Olinpiadaren emaitzak (pdf ,64,53 Kb)
- (Opens New Window)VIII. Olinpiadaren emaitzak (pdf ,75,35 Kb)
- (Opens New Window)VII. Olinpiadaren emaitzak (pdf ,31,89 Kb)
- (Opens New Window)VI. Olinpiadaren emaitzak (pdf ,42,30 Kb)
Azterketak
- (Opens New Window)Azterketa 2024 (docx ,149,32 Kb)
- (Opens New Window)Azterketa 2023 (pdf ,296,65 Kb)
- (Opens New Window)Azterketa 2022 (pdf ,214,70 Kb)
- (Opens New Window)Azterketa 2021 (pdf ,1,02 Mb)
- (Opens New Window)Azterketa 2019 (pdf ,930,41 Kb)
- (Opens New Window)Azterketa 2018 (pdf ,93,36 Kb)
- (Opens New Window)Azterketa 2017 (pdf ,37,29 Kb)
- (Opens New Window)Azterketa 2016 (pdf ,135,54 Kb)
- (Opens New Window)Azterketa 2015 (pdf ,106,62 Kb)
- (Opens New Window)Azterketa 2014 (pdf ,191,27 Kb)
- (Opens New Window)Azterketa 2013 (pdf ,166,03 Kb)
- (Opens New Window)Azterketa 2012 (pdf ,133,26 Kb)
- (Opens New Window)Azterketa 2011 (pdf ,201,17 Kb)
- (Opens New Window)Azterketa 2010 (pdf ,407,81 Kb)
- (Opens New Window)Azterketa 2009 (pdf ,197,33 Kb)
Sariak
Honako sari hauek emango dira:
1. Saria: 400,00 €
2. Saria: 300,00 €
3. Saria: 200,00 €
5 sari gehiago, 100,00 eurokoa bakoitza
(Zenbateko hauek, zenbateko garbiak dira zergaren eraginetara)
Ikastegi bakoitzeko hiru probetako batez bestekoa eginda, batez bestekorik onena luketen hiru ikastetxeek EHUDendan erabili ahal izango duten 200€ko bonoa bana jasoko dute (sari honetan lehiatzeko, gutxienez, ikastetxeko hiru ikasle aurkeztu behar dira).
Ekonomiako Olinpiada Nazionala
Olinpiaden hurrengo urratsa, Ekonomiako XVI. Olinpiada Nazionala izango da. Alicanten ospatuko dena 2025ko ekainaren 30 eta uztailaren 1 eta 2an.
Han lehiatuko dira fase lokaletan unibertsitate publikoetako Ekonomia eta Enpresa Fakultate bakoitzean lehen postuetan sailkatutako hiru ikasleak.
Ekonomiako Nazioarteko Olinpiada
Olinpiaden hurrengo urratsa, Nazioarteko VIII Ekonomiako Olinpiada 2025eko uztailaren 20 eta 29 artean izango da, Bakún, Azerbaiyán. Han lehiatuko dira fase nazionalean sailkatutako lehen bost ikasleak.
Ikastegiaren izena emateko formularioa
Online izena ematea irakasleak egin behar du formularioa osatuz eta Olinpiadara aurkeztuko diren ikastegiko ikasleen zerrenda erantsiz.